151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Laburpena, udal igerilekuetako udako denboraldiaren abonamenduetarako gizarte laguntzak emateko 2020ko deialdiarena

Oharra: testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 511421.

Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Antsoaingo Udalaren igerilekuetako 2020ko udako denboraldiaren abonamenduak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiek igerilekuetan sartzeko aukera izan dezaten baldintza beretan.

Udako denboraldiaren abonamenduak baino ez dira diruz lagunduko.

Bai eskatzaileek bai eskatzen den dirulaguntzaren xede direnek, Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.

18 urtetik beherako udako denboraldiko abonamenduak diruz lagundu daitezke, baldin eskatzen badute.

Halaber, familia-unitateak dirulaguntza eskatzen badu 14 urte baino gutxiago dituen norbaitentzako, haur horrek heldu batek lagunduta egon beharko du, nahitaez, turoretzaren arduradun gisa. Dirulaguntza eska dezake heldu horrek ere.

Hona hemen aurkeztu beharreko agiriak:

–Eskabide orokorra.

–Eskatzailearen identifikazio dokumentuaren kopia balioduna.

–Dirulaguntza norentzat eskatzen den, horien guztien NANa/AIZ edo pasaportea.

–Aurreko ekitaldiko (2019) errenta aitorpena.

–Udako abonamendua ordaindu izanaren ziurtagiria.

Laguntza eman aurretik, ofizioz egiaztatuko dira bai erroldatzea bai Udalarekiko zorraren eta betebeharren egoera.

Halaber, Udalak eskatu ahalko dizkie eskatzaileei edozein motatako agiri osagarriak, deialdiaren betekizunak frogatzeko beharrezkoak badira.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko abuztuaren 31n bukatuko da.

Eskabideak Antsoaingo Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, aipatu agiriekin batera.

Antsoainen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L2006334