151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LANTZ

2020rako zerga-tasak

Lanzko Udalak, 2020ko ekainaren 9an egin osoko bilkura berezi eta presakoan, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

2020ko urtarrilaren 1etik hasita honako zerga-tasa hauek ezartzea udal zerga, prezio publiko eta tasetarako.

–Lurraren kontribuzioa: %0,25, katastro-balioaren gainean.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeak onetsi eta eskatutako gutxieneko kuotak aplikatuko dira.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko Foru Legean ezarritako sortzealdi guztietarako 0,06ko koefizientea. Karga-tasa aplikagarria, %8.

–Tasak edo prezio publikoak:

  • Herri-lurzatien errentamendua: 16 euro/erregua.
  • Hilerriko zerbitzua: 3 euro familia bakoitzak.
  • Telebista tasa: 10 euro familia bakoitzak.
  • Prezio publikoen tarifa, edateko uraren hornidura eta banaketa zerbitzurako: 30 euroko (BEZa barne) kuota finkoa, hargune bakoitzeko.

2. Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat, erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak paratzea Udaleko iragarki-taulan. Horien aurka indarra duen legerian ezarritako errekurtsoak jar daitezke.

Erabaki honen aurka, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluari jarraikiz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste zernahi errekurtso jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lantzen, 2020ko ekainaren 12an.–Alkatea, Isabel Baleztena Larraza.

Iragarkiaren kodea: L2006427