151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, Udal-mugarteko aisialdiko biltokiak zein txabiskeak arautzen dituen udal ordenantzaren 2. artikuluan.
Behin betiko onespena

2019ko irailaren 5ean egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen aldaketa egitea Udal-mugarteko aisialdiko biltokiak zein txabiskeak arautzen dituen udal ordenantzaren 2. artikuluan. Erabaki horren iragarkia 2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatutakoarekin. Alegaziorik aurkeztu ez denez, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da.

Horren guztiaren ondorioz, eta onartutakoa bete beharrez, onetsitako arauaren testu osoa argitara ematen da, indarra har dezan.

Lizarran, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

ONETSITAKO ALDAKETA

2. artikulua. Definizioak.

Ordenantza honen ondorioetarako, hona hemen zer diren:

–Aisialdiko biltokiak: sarbide mugatuko lokalak dira, jende guztiarentzat irekiak ez daudenak, hirigintzako araudiak halakoak ezartzeko baimena ematen duen eraikinetan kokatuak –berariaz adierazten ez bada, antzeko erabilerarekin parekatuko dira– asialdiko helburuak eta gisakoak gauzatu beharrez jendea elkartzeko balio dutenak. Dauden eraikinen beheko solairuetan bakarrik instalatuko dira, eta I. eranskinean deskribatzen diren baldintzak bete behar dituzte.

Salbuespenez, goiko solairuetan komunak dituzten lokalak inskribatzen ahalko dira, eraikin exentuetan badaude eta gainean bizitegi-solairurik ez badute.

Erreferentzia puntu gisa eratzen dira eta, bertan, gizarte harremanak eta adiskidetasun lotura sakonak sortzen dira.

Lokal horiek espazio mugatuak dira eta ez daude jende guztiarentzat irekiak. Horien erabiltzaileei dagokie funtzionamendurako barne araubidea ezartzea.

–Txabiskeak: sarbide mugatuko lokalak dira, jende guztiarentzat irekiak ez daudenak, egitura egokia duten eraikinetako beheko solairuetan kokatuak, abuztuko herriko bestetan aisialdi, jolas eta gisakoetarako jendea elkartzeko balio dutenak.

Salbuespenez, goiko solairuetan komunak dituzten lokalak inskribatzen ahalko dira, eraikin exentuetan badaude eta gainean bizitegi-solairurik ez badute.

Uztailaren azken bi asteetan eta abuztuaren lehen bi asteetan erabiltzen ahalko dira bakarrik, ordenantza honekin bat ematen den baimenaren arabera.

II. eranskinean agertzen dira bete behar diren baldintzak.”

Iragarkiaren kodea: L2006641