151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Administrazioarteko hitzarmena, Oltza Zendeako Udalaren eta Iruñerriko Mankomunitatearen artean “Ibai parkea handitzea, Aratzuri-Ibero tartea” proiektuan alderdiek beren gain hartu behar dituzten betebeharrak arautzeko

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Oltza Zendeako Udalaren osoko bilkurak eta Iruñerriko Mankomunitatearen Batzorde Iraunkorrak egin duten akordioa “Ibai parkea handitzea, Aratzuri-Ibero tartea” proiektuan alderdiek beren gain hartu behar dituzten betebeharrak erabiltzeko baldintzak arautzeko. Akordioa Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak ezarritakoei egokitzen zaie.

BILDURIK:

Alde batetik, Moisés Garjón Villanueva, Oltza Zendeako Udaleko alkate udalburua, Oltza Zendeako Udalaren izenean eta hura ordezkatuz, 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Beste aldetik,

David Campión Ventura, Iruñerriko Mankomunitateko burua, haren izenean eta hura ordezkatuz, Batzorde Iraunkorrak 2020ko maiatzaren 25ean hartutako erabakiaren bidez emandako baimenaren babesean ari dena.

Alderdiek udalen arteko hitzarmen hau izenpetzeko lege ahalmen nahikoa aitortzen diote elkarri, eta horretarako,

ADIERAZTEN DUTE:

1. Iruñerriko Mankomunitateak (IM) eskumena duela Iruñerriko Ibai Parkea kudeatzeko Ibai Parkearen Partzuergoak horretarako lagapena egin baitio. Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko maiatzaren 12an egin bilkuran, erabaki zuen onartzea ondasun- eta eskubide-lagapena zerbitzu berriari.

2. 2009an idatzi zela Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala (UPS), Arga ibaiaren eta haren adarren Ibai Parkearen handitzea arautzeko, ibai hori honako udal-mugarteetan igarotzen denean: Odieta, Olaibar, Ezkabarte, Esteribar, Uharte, Eguesibar, Aranguren ibarra, Barañain, Beriain, Noain (Elortzibar), Galar, Zizur, Zizur Nagusia, Oltza Zendea, Etxauri, Zabaltza, Ziritza, Etxarri eta Bidaurreta. UPSa behin betiko onetsi zen Nafarroako Gobernuaren 2010eko martxoaren 29ko Erabakiaren bidez.

3. 2009an idatzi zirela Iruñerriko Ibai Parkea handitzea gauzatzeko proiektuak, tarte hauetan: Ultzama tartea, Arga Garaia tartea, Urbi tartea, Sadar tartea, Elortz tartea, Arga Beherea I tartea (Barañain-Etxauri) eta Arga Beherea II tartea (Etxauri-Bidaurreta).

–Arga Beherea I ibai pasealekua (Barañain-Etxauri): 2010ean eta 2011n eskuratu zirela, desjabetzearen bidez, behar ziren lursailak Arga Beherea I ibai pasealekua (Barañain-Etxauri) sortzeko.

  • 2014an egin zela Barañain-Aratzuri tartea, azken herri horretako Arga ibaiko zubia zaharberritu ondoren (Zubiaundia).
  • 2015ean Ororbiako Kontzejuak eta Oltza Zendeako Udalak eskatu zutela aldatzea Arga Beherea I tarterako (Barañain-Etxauri) proiektatutako trazadura, Ororbiatik igarotzen denean.
  • Erakunde horien jarraibideekin bat, Iruñerriko Mankomunitateak, 2016an, UPSa aldatzeko tramitazioa hasi zuela Nafarroako Gobernuaren aurrean. Aldaketa hori onetsi dela 2020ko otsailaren 19an Nafarroako Gobernuak hartu erabakiaren bidez.

–Aratzuri-Ibero tartea eraikitzeko proiektua:

  • UPSaren aldaketaren ondorioz, Iruñerriko Mankomunitateak proiektua aldatu duela, egokitzearren Oltzako Udalak eskatutako baldintzei eta Nafarroako Gobernuak ezarritako ingurumenaren arloko zehaztapenei.
  • Idatzitako proiektuak honako hauek hartzen dituela kontuan:
  • Ibai pasealeku guztia Oltzako udalerrian dago, Aratzuriko zubi berritik Iberoko Isterriako zubiraino, eta 5.173 metro luze da.
  • Bi zaldain eraikitzea Arga ibaiaren gainean (Aratzuri eta Jaizbidea).
  • Ororbian Arga ibaia gurutzatzen duen zubiko espaloia hobetuko da (NA 7010).
  • Aldatutako proiektua egiteko kontrataren aurrekontua 1.804.979,98 eurokoa da (BEZarik gabe).
  • Oltza Zendeako Udalak adierazi duela erabateko adostasuna proiektuarekin, eta bere eskumenak eskuordetu dizkiola Iruñerriko Mankomunitateari deskribatutako ibai pasealekua sortzeko eta sendotzeko.

Horregatik komeni da hitzarmena formalizatzea. Haren xedapen testuan honako hauek daude:

KLAUSULAK:

Lehena.–Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea da “Ibai parkea handitzea, Aratzuri-Ibero tartea” obra proiektua kontratatzeko eta egiteko baldintzak arautzea, “Servicios de la Comarca de Pamplona SA/SCPSA” kudeaketa sozietatearen bidez, baita alderdiek beren gain hartu behar dituzten betebeharrak ere.

Bigarrena.–Alderdien betebeharrak.

1. Iruñerriko Mankomunitateak “Ibai parkea handitzea, Aratzuri-Ibero tartea” obra proiektua kontratatzeko eta egiteko prozedura garatuko du, “Servicios de la Comarca de Pamplona SA/SCPSA” kudeaketa sozietatearen bidez.

2. Oltza Zendeako Udalak konpromisoa hartzen du ibai pasealekua sortzeko kostuaren zati bat bere gain hartzeko, berrehun mila euro (200.000 euro).

3. SCPSAk eginen du obraren ziurtagiria, eta Oltza Zendeako Udalari igorriko dio, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Oltza Zendeako Udalak dagozkion zenbatekoak ordainduko dizkio SCPSAri pagamendu baten bidez, obra bukaerako ziurtagiria jaso ondoren.

Hirugarrena.–Hitzarmenaren indarraldia.

Hitzarmen honek iraunen du sinatzen denetik obren onarpena arte, haiek gauzatu ondoren; eta obra-kontratuaren likidazioa egin arte, behin berme aldia bukatu ondoren.

Laugarrena.–Hitzarmena eta alderdien konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoak.

Hitzarmena eta izenpetzaileek hartutako konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrola egiteko, izenpetu dutenen ordezkaritza parekidea izanen duen batzorde bat eratuko da.

Kide hauek osatuko dute jarraipen batzordea:

–Iruñerriko Mankomunitatearen aldetik, Alfonso Amorena Udabe, “Servicios de la Comarca de Pamplona SA/SCPSA” sozietatearen zuzendari kudeatzailea.

–Oltza Zendeako Udalaren aldetik, Moisés Garjón Villanueva, Udaleko alkatea.

Batzorde horretan parte hartu ahalko dute, era berean, bi administrazioetako lege aholkulariek, ekonomikoek edo teknikoek, hizpidearekin baina botorik gabe.

Batzordeko burutza Iruñerriko Mankomunitateari dagokio eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan ezarritako eginkizunak beteko ditu, bere botoarekin berdinketak ebaztea izan ezik.

Jarraipen batzordeak ebatziko ditu hitzarmen hau interpretatu eta betetzeko moduari buruz sortzen ahal diren eztabaidak.

Bosgarrena.–Hitzarmena suntsiaraztea.

Hitzarmen hau hutsalduko da xede dituen jarduketak betetzean edo hutsaltzeko arrazoietako bat gertatzen denean.

Honako hauek dira suntsitzeko arrazoiak:

–Hitzarmenaren indarraldia igarotzea haren luzapena adostua izan gabe.

–Sinatzaile guztiek hala adostea.

–Sinatzaileetako batek hartutako betebehar eta konpromisoak ez betetzea.

Betetzen ez badira, alderdi batek errekerimendu bat jakinarazten ahalko dio bete ez duenari, ez-betetzat jotzen dituen betebeharrak edo konpromisoak epe jakin batean bete ditzan. Errekerimendu hori jakinaraziko zaio hitzarmenaren konpromisoak betetzearen jarraipen, zaintza eta kontrol mekanismoaren arduradunari eta izenpetu duten gainerako alderdiei.

Errekerimenduan adierazitako epea igaro ondoren jarraitzen badu bete gabe, errekerimendua egin zuen aldeak alderdi sinatzaileei jakinaraziko die hutsaltzeko arrazoia bere horretan dagoela eta hitzarmena hutsaldutzat joko da. Hitzarmena arrazoi horregatik suntsitzeak sorrarazitako kalteen ordaina eragin ahalko du.

–Hitzarmenaren deuseztasuna aitortzen duen epai judiziala.

–Aurreko horietatik desberdina den beste edozein arrazoi, legeetan ezarritakoa.

Seigarrena.–Hitzarmenaren izaera.

Hitzarmen honek administrazio izaera du eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluan ezarritakoaren babesean izenpetzen da.

Hitzarmenaren aplikazioaren ondoriozko jarduketek alderdien artean sortzen dituzten auziak, jarraipen batzordean konpondu ezin direnak, administrazioarekiko auzien gaineko jurisdikzioak ebatziko ditu, jurisdikzio hori arautzen duen Legean xedatutakoari jarraikiz.

Hori guztia, ezertan ukatu gabe Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionez indarreko legedian ezartzen diren berezitasunak.

Eta adostasunaren adierazgarri, alderdi egilesleek agiri honen hiru ale sinatu dituzte hasieran aipatzen diren egun-tokietan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 5ean.–Oltza Zendeako Udaleko alkatea, Moisés Garjón Villanueva.–Iruñerriko Mankomunitateko burua, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2006147