151. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Laburpena, COVID-19 osasun-krisiaren ondorioz jarduera eten den txikizkako merkataritza jarduerarako dirulaguntzen deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 509246.

Oinarri osoetara ere sar daiteke Caparrosoko Udalaren webgunean:

http://www.caparroso.es/wp-content/uploads/sites/46/2020/06/Bases-ayudas-municipales-COVID-19-APROBADAS-pleno-28.05.2020.pdf

A) Xedea: Covid-19k eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoerak txikizkako merkataritzan diharduten pertsona fisiko eta juridikoei eragin dizkien ondorio ekonomiko negatiboak minimizatzea.

B) Onuradunak: laguntza jaso dezakete martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan ezarritako neurrien ondorioz jarduera eten zaien autonomoek edo ETEek (martxoaren 17ko 465/2020 Errege Dekretuak aldatu zuen dekretu hori). Edo 2019ko epe berarekin alderatuta, fakturazioa gutxienez %50 murriztu zaienak.

C) Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura: 40.000 euro.

D) Laguntzen zenbatekoa: banakako laguntzaren zenbatekoa ezin da izan 800 eurotik gorakoa onuradun bakoitzeko.

E) Laguntzak emateko prozedura: dirulaguntzak eskaera ordenaren arabera emanen dira, kreditu erabilgarria agortu arte.

F) Eskaerak aurkezteko epea: hogei egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpen-iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

G) Laguntza jasotzeko baldintzak eta dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan biltzen direnak.

H) Oinarri arautzaile osoak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean, Udalaren webgunean eta Caparrosoko Udalaren bulegoetan.

I) Deialdia noiz onetsi zen: 2020ko maiatzaren 28ko osoko bilkuran.

Caparroson, 2020ko ekainaren 4an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2006845