150. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, D ereduko ikasleendako 2019-2020 ikasturtean udako euskarazko kanpaldietarako dirulaguntzak emateko. Laburpena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 513183.

Burlatako Udalak dirulaguntzak emanen ditu euskaraz osorik egiten diren udako kanpaldietan parte hartzeko, oinarriak arautzen dituen udal ordenantzari jarraikiz. Hura 2014ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 11n.

Deialdiaren xedea: hein batean finantzatzea D ereduko ikasleendako antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzeak dakarren gastua; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Deialdi honetatik aparte daude: zuzenean edo zeharka Burlatako Udalaren bitartez kudeatzen direnak, edo Udalak diruz laguntzen dituenak, jada murriztua baitute dirulaguntza kuotatik.

a) Txangoak edo bidaiak.

b) Herrian edo herritik hurbil gauzatzen diren beste jarduera batzuk, barnetegirik behar ez dutenak.

Eskatzaileen betebeharrak:

Dirulaguntzak eska ditzakete eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean honako baldintza hauek betetzen dituztenek:

a) Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikaslea izatea.

b) D ereduko ikaslea izatea (eskola publikoan edo ikastolan).

c) Burlatan gutxienez ere urtebete erroldaturik egotea deialdia argitaratzen den egunean.

–Burlatako Udalarekiko zerga betebeharrak ordainduta izatea. Udalak ofizioz egiaztatuko du inguruabar hori eta behar den eginbidearen bitartez jasoko. Era berean, dirulaguntza emateko proposamena egin aurretik, ofizioz egiaztatuko da interesdunak ez duela Udal Diruzaintzari itzuli beharreko zenbatekorik.

Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, espresuki, honako hauek:

a) Dirulaguntzen hartzaile edo lankidetza hitzarmenen sinatzaile izanik, Burlatako Udalarekiko betebeharrak urratu edo bete ez dituztenak, aurreko bi ekitaldietan.

b) Oro har, aurreko puntuan zehazturiko oinarrizko baldintza horietakoren bat betetzen ez dutenak.

Ez dira dokumentu bidez frogatu beharko udal agiritegietan bilduta dauden alderdiak, azken lau urtean aldaketarik egon ez bada, oinarrietan berariaz eskatu ezean betiere.

Entitateek dirulaguntzak eskatzen ahal dituzte, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean beharkizun hauek betez gero:

Eskaerak non eta noiz aurkeztu:

Eskaerak eskabidearen bitartez aurkeztuko dira, eskatzaileak sinatuta eta ondoko hauek erantsita:

Eskabideei dokumentazio hau erantsi beharko zaie:

–Eskatzailearen edo aitaren/amaren/legezko tutorearen NANaren fotokopia.

–Familiaren diru-sarrera gordinen frogagiria (2019ko errenta aitorpena).

–Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka–, bai eta bertan egon izanari buruzko ziurtagiria ere.

–Matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.

–Dirulaguntza zein banku-libretatan jaso nahi den, haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (IBAN zenbakia).

Agiri guztiak jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak izanen dira.

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko irailaren 15etik 30era da. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Eskabideak Burlatako Udalaren Egoitza Elektronikoan edo Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Larrainetako plaza, z.g., 31600 Burlata) edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan aipatu moduetako batean.

Testu honetan arautu ez den orotan, oinarri arautzaileetan ezarritakoari lotu beharko zaizkio eskatzaileak. Oinarri horiek 2014ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abuztuaren 11n.”

–2.500 euroko gastua onartzea deialdi honetarako.

Burlatan, 2020ko ekainaren 24an.–Alkatea, Ana M.ª Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L2006907