150. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

10D/2020 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, iragartzen duena “Asociación de Profesores de Enseñanza Secundaria de Navarra” (APSN) enpresa elkartearen desegitea gordailutu dela (gordailu zenbakia: 31000154, lehengo gordailu zenbakia: NA/381).

Onartu da aipatu elkartearen desegitea gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela hauetan ezarritako betebeharrak: Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Gordailutzeko eskaera Margarita Bermejo López andreak egin zuen, 2020/6569 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

2019ko urriaren 15ean egin Batzar Orokorrean erabaki zen elkartea desegitea eta, horrenbestez, elkarteak izaera juridikoa galdu zuen.

Margarita Bermejo López andreak izenpetzen du ziurtagiria, batzorde likidatzaileko burua den aldetik, eta batzorde horretako beste bi kideek ikus-onesten (Ana Armendariz Aramendía andrea eta Miguel Santos de la Vega jauna).

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taulan argitaratzea ere, onartutakoaren berri emateko.

Ebazpen honen aurka, interesdunek errekurtsoa jar dezakete Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2006160