15. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

AKATS ZUZENKETA, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 26ko 8/2019 Ebazpenarena. Horren bidez, hautapen prozedurak onetsi ziren Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu eta bertara igotzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko, eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartu eta espezialitate berriak eskuratzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako.

Iragarki hori 2020ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean. Euskarazko edizioan akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa egiten da.

Zazpigarren oinarrian, 1.2.2 puntuan, B zatian, azken paragrafoan,

Honako hau dioen tokian:

“Unitate didaktikoaren prestaketa eta azalpena zero puntutik hamarrera bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %30 eginen du”.

Honako hau behar du:

“Unitate didaktikoaren prestaketa eta azalpena zero puntutik hamarrera bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko bigarren probaren kalifikazioaren %70 eginen du”.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 17an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: F2000766