149. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BUÑUEL

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe

Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 16ko 79/2020 Ebazpenaren bitartez, honako hau erabaki da:

Lehenbizikoa.–Deialdia onestea Buñuelgo Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat, C mailakoa, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko, plantillako lanpostu kopurua handitu gabe.

Bigarrena.–Deialdia arautuko duten oinarriak onestea. Ebazpen honi atxikirik daude.

Hirugarrena.–Deialdi hau eta haren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Buñuelgo Udalaren web-orrian eta iragarki-taulan ere, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Buñuelen, 2020ko ekainaren 16an.–Alkatea, María Teresa Espinosa Sáenz.

DEIALDIAREN OINARRIAK

1. oinarria. Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzea, Buñuelgo Udalaren zerbitzuko plantillako langileekin, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen dituztenekin, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuko 15.6 artikuluan ezarri moduan. Lanpostu hori udal honen 2019ko ekitaldirako plantilla organikoan azaltzen da.

1.2. Hautaprobak gainditurik, administrari-ofizialaren lanpostuan aritzeko izendatua gertatzen den pertsona C maila edo taldean egokituko da, eta plantilla organikoan nahiz gainerako xedapen aplikagarrietan ezarrita dauden lansari eta osagarriak hartuko ditu.

1.3. Mailaz igotzeko deialdi honetan parte hartzeak ez du ezertan aldatuko hautagaiak izendapenaren aurretik zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Halaber, gizarte segurantzaren araubide berari ere eutsiko dio.

1.4. Urteko lanaldia Udalaren bulegoetako gainerako langileek duten bera izanen da eta zerbitzuaren beharretara egokituko da; beraz, Udalak edozein unetan aldatu ahalko du.

1.5. Administrari-ofizialaren lanposturako izendatzen dena ordura arteko eginkizun beretan arituko da, baina, gainera, maila edo talde berriari dagozkionak ere esleitu ahalko zaizkio.

Guztiz zehaztuta ez badaude ere, hona zeregin batzuk:

–Oro har, betearazpen, tramite eta lankidetza lanak Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunarekin.

–Ematen dizkioten espedienteetan diren agiriak zehazki laburtu eta horren berri behar bezala ematea Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunari, baita kudeaketa organoei ere.

–Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunari jasotzen diren agirien berri ematea.

–Tramiteko eginbide eta ofizioak prestatzea, Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunak adierazten dizkion jarraibideei loturik.

–Bere ardurapeko espedienteen kudeaketa, jarraipena eta kontrola, eta espedienteen administrazio-izapideak osatzea, dagozkien agiriak erantsiz.

–Zailtasun juridikorik gabeko txosten eta ebazpen proposamenak prestatzea Udalaren eskumeneko espedienteen gainean, Udaleko administrazio zerbitzuen arduradunaren zehaztapenei jarraituz.

–Horrela erabakiz gero agindu ahal zaizkion lan arloetan, datuak lortzen eta eransten laguntzea txosten, proposamen, espediente eta era guztietako lanetan.

–Jendeari harrera egitea eta argibideak ematea, gaien tramitazioan parte hartu badu edo espedienteen egoeraren berri badu.

2. oinarria. Izangaien betebeharrak.

2.1. Honako oposizio-lehiaketa murriztu honetan onartua izan dadin, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, honako baldintzak bete beharko ditu izangaiak:

a) Buñuelgo Udalaren zerbitzuko funtzionarioa izatea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoera honetara aurkeztu baino lehenagoko lanpostuan.

c) D mailakoa izatea.

d) Nafarroako Administrazio Publikoetan 5 urteko zerbitzuak benetan egin dituela frogatzea.

e) Batxilergoko titulua edo Lanbide Heziketako bigarren gradukoa edo horien baliokidea izatea.

Titulazioaren baldintza betetzen ez denean, horren ordain izan daiteke Nafarroako Administrazio Publikoetan 8 urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

f) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

g) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea bete behar diren eginkizunetan aritzeko.

Baldintza horiek frogatu beharko dira eskabideak aurkezterakoan eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako bete beharko dira, eta hautapen prozesu osoan horien jabe beharko du izan, izendatzeko unera arte.

3. oinarria. Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Buñuelgo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 10:00etatik 14:00ak arte, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetako I. eranskinean argitaratutako ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.

3.2. Behar bezala betetako eskabide horrekin batean, deialdian parte hartzeko 2. oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, baita honako hauek ere:

3.2.1. NANaren fotokopia konpultsatua.

3.2.2. Batxilergoko tituluaren, Bigarren Mailako Lanbide Heziketako tituluaren edo horien baliokide denaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua.

3.2.3. Deialdiko 7.2. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, izangaiek alegatzen dituzten merezimenduen frogagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4. oinarria. Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Buñuelgo Udaleko alkateak ebazpena emanen du, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, erreklamazioak aurkezteko eta, deialdiko baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeko agirietan akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea bururaturik, eta horiek zein zuzenketak ebatzi ondoan, Buñuelgo Udaleko alkateak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko du, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria. Epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: María Teresa Espinosa Sáenz, Buñuelgo Udaleko alkatea.

–Ordezkoa: Enrique Litago Tabuenca, Buñuelgo Udaleko alkateordea.

–1. epaimahaikidea: María Teresa Arrieta Guillermo, Buñuelgo Udaleko administrari-ofiziala.

–Ordezkoa: Ana Carmen Chueca Moreno, Buñuelgo Udaleko administrari-ofiziala.

–2. epaimahaikidea: Jesús Manuel Rosón Lete, Buñuelgo Udaleko kontu-hartzailea.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–3. epaimahaikidea: Ángel M.ª Oiz Francés, Buñuelgo Udaleko langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

–4. epaimahaikidea: Idazkaria: Juan Antonio Pérez Rodríguez, Buñuelgo Udaleko idazkaria.

–Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak egin baino lehen eratuko da eta, bere eraketak eta jarduketak balio izateko, kideen gehiengo osoa beharko da elkartu.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sortzen diren gorabeherak.

Halaber, oposizio-lehiaketaren azterketa saio guztiak edo horietako bat zuzen egin daitezen, beharrezkotzat jotzen diren barneko jardun-arauak ebazteko ahalmena izanen du, betiere deialdian azaltzen diren oinarriei egokituz.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso ahalko du proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko, eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6. oinarria. Oposizio-lehiaketaren nondik-norakoa.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Oposizioaldia: Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan ezarriko dira probak hasteko tokia, eguna eta ordua.

7. oinarria. Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak baloratuko ditu, ondotik heldu den baremoari jarraikiz. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak erabiliz horretarako. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduei buruzko argibideak eta datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa.

Lehiaketaldian 30 puntu lortu ahalko dira gehienez, eta ez da baztertzailea izanen.

3.2.3 oinarriaren arabera alegatu eta frogaturiko merezimenduak ondoko baremo honi jarraikiz baloratuko dira:

a) Nafarroako administrazio publikoetako administrazio lanetan benetan egindako zerbitzuengatik: urte bakoitzeko 3 puntu; konpututik kanpo geldituko dira deialdian parte hartzeko baldintza gisa aurkeztu eta zenbatu diren urteak. Esperientziagatik, gehienez: 15 puntu.

b) Prestakuntza eta hobekuntza ikastaroetan lortutako titulu edo bertaratze ziurtagiri bakoitzagatik, bereziki udal kudeaketarako aplikazio informatikoei buruzkoak direnean:

Lanpostuarekin zerikusia duten ikastaroak: puntu bat ikastaro bakoitzeko, eta gehienez ere 15 puntu emanen dira osotara.

7.3. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai jarriko du izangaien zerrenda Buñuelgo Udalaren iragarki-taulan, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8. oinarria. Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian ariketa hauek izanen dira:

a) Lehen ariketa: Teorikoa. 20 galdera (test motakoak edo galdera laburrak) erantzunen dira, idatziz, II. eranskineko programako gaiei buruz.

Ariketa honengatik gehienez ere 40 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 20 puntu eskuratu behar dira gainditzeko.

b) Bigarren ariketa: Praktikoa: informatikako proba. Ariketa praktiko bat edo gehiago egin beharko dira, toki administrazioan erabili ohi diren aplikazio informatikoez baliatuz.

Ariketa honengatik gehienez ere 30 puntu lor daitezke, eta gutxienez ere 15 puntu eskuratu behar dira gainditzeko.

Proba horien gehieneko iraupena epaimahaiak zehaztuko du, haiek hasi aurretik.

8.2. Oposizioaldian 70 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Oposizioaldiko ariketarako dei bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute edo, bestela, epaimahaiaren iritziz onargarria den beste nortasun agiriren bat. Oposiziotik kanpo geldituko dira agertzen ez direnak.

9. oinarria. Izangaien zerrenda eta izendapen proposamena.

9.1. Ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak ikusgai jarriko du, Buñuelgo Udaleko iragarki-taulan, probak gainditu dituztenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenatua, eta horretarako, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratzen dituen kalifikazioen batuketa eginen du. Berdinketarik gertatuz gero, lehiaketaldian Administrazio Publikoetan emaniko zerbitzuei buruzko atalean puntu gehien lortu dituen izangaiaren alde joko da.

9.2. Gutxieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena lortu duen izangaia izendatzeko proposamena igorriko dio epaimahaiak Buñuelgo Udaleko alkateari. Proposamen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar eguneko epean, proposatutako izangaiak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du Udaleko erregistro orokorrean, eta bertan adieraziko du ez dagoela funtzio publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua eta ez dela inoiz baztertua izan inongo administrazio publikotatik.

9.4. Izangaiak ez badu aipatutako aitorpena ezarritako epean aurkezten, behar bezala arrazoituriko ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez da izendatua izanen eta egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeriagatik dagokion erantzukizuna ukatu gabe.

9.5. Aurreko 9.4 apartatuan azaldutakoa gertatuz gero, probak gainditzen dituztenen zerrendan, 9.1 apartatukoan, hurrengoa den izangaiak beteko du hutsunea, eta harekin ere aurreko apartatuetako prozedura bera erabiliko da.

10. oinarria. Izendapena eta karguaz jabetzea.

10.1. Aitzineko oinarrian aipatu hautapen prozedura buruturik, alkateak, ebazpen baten bidez, Buñuelgo Udaleko administrari-ofizial izendatuko du hautapen prozedura gainditurik puntu gehien lortu duen izangaia.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izendapena jakinarazi eta hilabeteko epean jabetuko da lanpostuaz izangaia. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Buñuelgo Udaleko C mailako funtzionario eta administrari-ofizial bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu, eta aitzineko oinarrian aurreikusi bezala jokatuko da.

11. araua. Datuen babesa.

2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 13. artikuluan ezarritakoari jarraituz, izangaiei ondokoa jakinarazten zaie:

Izangaiek emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna Buñuelgo Udala da.

Datuen tratamenduaren xedea da langileak hautatzea eta deialdiko lanpostua betetzea.

Oinarri juridikoa honako hau da: DBEOren 6.1.b) artikulua, kontratu bat gauzatzeko behar den tratamendua, interesduna kontratu horren parte bat denean, edo berak eskatuta kontratu aurreko neurriak aplikatzeko beharrezkoa dena, eta DBEOren 6.1.c) artikulua, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion legezko betebehar bat betetzeko behar den tratamendua.

Datuak zein xedetarako bildu diren, halako xedea lortzeko beharrezkoa den denbora guztian gordeko dira, bai eta deialdiaren edo datuen tratamenduaren ondoriozko erantzukizun guztiak zehaztu ahal izateko ere. Artxiboen eta dokumentazioaren gaineko araudian ezarritakoa aplikatuko da (Nafarroako Toki Entitateen agiriak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak).

Datuen komunikazioa eginen da legeak aurreikusitako kasuetan (5/2015 LED, urriaren 30ekoa), argitaratzea barne, 5/2018 Foru Legearen 19.2.f artikuluarekin bat.

Titularrek eskubidea izanen dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko, haien tratamendua mugatzeko, haiei kontra egiteko eta datuok eramateko. Horretarako, udal bulegoetara jo dezakete, han informazio gehiago eskuratu ahalko dute-eta, edo, bestela, www.buñuel.es webguneko gardentasun ataria baliatu.

Halaber, uste badute datuen tratamendua ez datorrela bat indarrean den araudiarekin, eskubidea dute erreklamazioa aurkezteko Datuak Babesteko Espainiako Bulegoari (aepd.es), edo, bestela, aldez aurretik datuak babesteko ordezkariari (dpd@bunuel.es). Ordezkariak gehienez ere bi hilabeteko epean helaraziko dio bere erabakia.

12. oinarria. Errekurtsoak.

Deialdiaren, oinarrien eta aplikazio egintzen kontra ondoko errekurtso hauetakoren bat jarri ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Gainera, kalifikazio epaimahaiaren erabakien kontra, posible da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Buñuelgo Udaleko alkateari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

II. ERANSKINA

1.–Toki administrazioko organoak. Kide anitzeko organoen funtzionamendua: osoko bilkurarena, informazio batzordeena.

2.–2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa. Nafarroako Toki Ogasunen baliabide motak.

3.–Udal zergak: Lurraren kontribuzioa. Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga edo zirkulaziokoa. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren edo gainbalioaren gaineko zerga.

4.–1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Entitateetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugaketaren Erregelamendua onesten duena: biztanleria eta errolda.

5.–251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duena.

6.–39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa. Administrazio elektronikoa.

7.–40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzkoa. Funtzionamendu elektronikoa sektore publikoan.

8.–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa: Gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegian (IX. titulua, II. kapitulua, 2. atala).

Iragarkiaren kodea: L2006128