147. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko gastuen aurrekontuko aparteko kredituen espedienteak. Hona hemen:

1/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituaren espedientea, Gazteluaren web-orria sortzeko, 2.408 eurokoa, “Tebasko gazteluaren web-orria sortzea” 1-3339-641001 gastuen partidan. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

2/2020 AURREKONTU-ALDAKETA

Aparteko kredituaren espedientea, Gazteluaren web-orriaren mantentze-lanetarako, 465 eurokoa, “Tebasko gazteluaren web-orriaren mantentze-lanak” 1-3339-2160001 gastuen partidan. Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 113. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an.

Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onetsita gelditu dira, aurrekontuen eta gastu publikoaren arloan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarrean jartzea”) ezarritakoaren arabera, foru dekretu beraren 18. artikulura igortzen baitu.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2006476