146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

205E/2020 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna eta digitalizazioa hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen deialdia. DDBN identifikazioa: 511004.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak funtsezkotzat jo du aurrera jarraitzea Nafarroako Hurbileko Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko Planean (2018-2020) zehaztutako neurriak gauzatzen, zehazki, helburu dutenak merkataritzaren lehiakortasunaren eta berrikuntzaren ahalmena hobetzea eta txikikazko merkataritzaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen eraldaketa digitala lortzea.

Aurreikusten da azpiegiturak eta ekipamenduak hobetzeko behar diren inbertsio guztiak sustatzea, bai eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak txertatzea bultzatzen dutenak ere, kudeaketa eredu berriak ezartzeko, oinarri dutenak enpresa horien garapen teknologikoa, erantzutearren egungo osasun krisiaren ondorioz kontsumitzaileek ohituretan eginiko aldaketari eta merkataritza elektronikoaren hazkundeari.

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, eta, hortaz, kasuan kasuko baremoaren aplikazioak zehaztuko du dirulaguntzak emateko hurrenkera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Dirulaguntzen deialdia onestea txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna eta digitalizazioa hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 715.000 euroko gastua baimentzea dirulaguntza-deialdi honen ondoriozko konpromisoak betetzeko; 2020rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako partida hauen kargura finantzatuko da:

AURREKONTUKO PARTIDA

ZENBATEKOA

830001-83130-7701-431402: Merkataritzako enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak. Lehiakortasuna eta sorkuntza hobetzea (PICMP.L31-33-34)

640.000

830001-83130-7709-431402 (E): Merkataritzako enpresa txiki eta ertainentzako dirulaguntzak, saltegi txikiak digitalizatzeko

75.000

4. Ebazpen hau eta beronen eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdiaren honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko zaio Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2020ko ekainaren 15ean.–Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.

ERANSKINA

Txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna eta digitalizazioa hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdia. Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri arautzaile hauen xedea da txikizkako merkataritzan ari diren enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dirulaguntzen araubidea zehaztea eta enpresa berrien sorrera bultzatzea sektore horretan.

Deialdi honen xedea da merkataritzaren enpresa-ehuna sendotu eta finkatzea Nafarroako herrietako hiri-bilbean dauden saltokiak modernizatuz eta Covid-19aren oraingo osasun krisia dela-eta osasun agintariek eskatzen dituzten neurrietara egokituz.

Gainera, asmoa da sektoreko enpresa txiki eta ertainen kudeaketa-sistemak hobetzea, informazio eta komunikaziorako tresna teknologiko berriak aplikatuz, bide ematen dutenak kontsumo eredu berrietara egokitzeko eta garapen teknologikoa lortzeko.

Bukatzeko, sektoreko enpresen sorrera sustatu nahi da, txikizkako merkataritzaren enpresa proiektu berriak ezarriz, eta, horrela, sektorean enpleguaren sorrera bultzatu.

2. oinarria.–Aurrekontuko zuzkidura.

1. Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 715.000 eurokoa da, honela zehaztuta, proiektu diruz lagungarrien moten arabera:

PROIEKTU MOTAK

ZENBATEKOA

IRUÑA

GAINERAKO TOKI ENTITATEAK

A) Modernizazioa eta eraberritzea

450.000

180.000

270.000

B) Berariazkoak

80.000

C) Merkataritzako ekintzailetza

70.000

D) Merkataritza ez egonkorra

40.000

E) Garapen teknologikoa

75.000

GUZTIRA

715.000

2. Proiektu mota horien eskaerei heldu ondoan kreditu erabilgarririk badago, beste proiektuen mota batzuen eskaeretarako erabiliko da, honako honi jarraikiz:

–A motako gerakinak B, C, D eta E motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–B motako gerakinak A, C, D eta E motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–C motako gerakinak A, B, D eta E motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

–D motako gerakinak A, B, C eta E motetako eskaerei heltzeko erabiliko dira, hurrenkera horri jarraikiz.

3. oinarria.–Inbertsioak gauzatzeko epea.

2019ko azaroaren 7tik 2020ko irailaren 30era bitarte gauzatu beharko dira inbertsioak, egun hori barne. Ondorio horietarako, ulertuko da gauzatu dela epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu denean.

4. artikulua.–Enpresa onuradunak.

1.–Betebehar orokor hauek betetzen dituzten enpresa txiki eta ertainek jasotzen ahalko dituzte laguntzak:

1.1. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar baimena ematea organo emaileak zuzenean eskura ditzan eskatzaileak tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela frogatzen duten ziurtagiri telematikoak. Eskabidean interesdunak horri berariaz uko egiten badio, berak aurkeztu beharko ditu aipatutako betebeharretan egunean dagoela adierazten duten ziurtagiriak.

1.2. Inolako administrazio-zehapen irmorik edo kondena-epai irmorik betetzen ez egotea sexu- edo genero-diskriminaziotzat hartutako lan praktikak egiteagatik edo onartzeagatik, eta ez egotea arrazoi horiek direla-eta ezarritako epai edo zehapen bat betetzeko zain.

1.3. Eskatzaileek pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte bat eratzen dutenean, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako bat, ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, behar adinako ahalmena duena onuradun gisa dagozkion betebeharrak konplitzeko.

Kasu horietan, berariaz adieraziko dira dirulaguntzaren eskabidean zer konpromiso hartzen dituen bere gain batasuneko kide bakoitzak. Halaber, laguntza ematen duen ebazpenean kide bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko da. Kideok ere onuraduntzat joko dira.

Ondorio horietarako, bete beharko dira eskatzaileak Nafarroako Foru Ogasuneko entitateen erroldan duen inskripzio agirian jasotako partaidetza portzentajeak, non ez daukan eskatzaileak bestelako erantzukizunpeko adierazpenik dirulaguntza eskatzeko inprimakian.

1.4. Eskabide orriko erantzukizunpeko adierazpen baten bidez frogatuko da baldintza orokorrak betetzen direla.

2.–Jarduera ekonomikoak berariazko baldintza hauek bete behar ditu:

2.1. Negozioaren jarduera nagusia apirilaren 13ko 475/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren (EJSN-2009) hurrengo jardueretako bat izatea:

–47.11 eta 47.79 taldeen arteko jarduerak, biak barne.

–45.32 taldeko jarduerak (ordezko piezak eta hornigai berriak badira bakarrik).

–47.81 eta 47.89 taldeen arteko jarduerak, eta 47.99 taldekoak, merkataritza ez egonkorrari buruzko proiektuetarako soilik.

2.2. Kanpoan geldituko dira 47.30 (automobilgintzarako erregaia) taldeko saltegi espezializatuetan egiten diren txikizkako merkataritza jarduerak, eta, baimen edo kontzesio administratibo berezia behar dutenez, 47.26 (tabako produktuak) eta 47.73 (farmaziako produktuak) taldeetakoak.

2.3. Horretarako, enpresa alta emanda egon beharko da ekonomia-jardueren gaineko zergan (hemendik aurrera EJZ), Nafarroako udalerriren batean, diruz lagungarriak diren ekonomia jarduerekin zuzeneko lotura duen txikizkako merkataritzari buruzko epigraferen batean. Nolanahi ere, negozioaren jarduera nagusia zein den ondorioztatzeko, Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionala hartuko da kontuan.

EJZri buruzko informazioa web esteka honetan egonen da: https://hacienda.navarra.es/RegistroIAE.Web/Registro.aspx.

Merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan, eskatzailea ez badago alta emanda EJZn lehenago aipatutako webetik lortutako informazioari jarraikiz, enpresa planean emandako informazioa hartuko da kontuan, enpresaren ekonomia-jarduera Ekonomia-jardueren Sailkapen Nazionalean (2009) sailkatu ahal izateko. Kasu horretan, enpresa eskatzailea deialdian aurreikusitako dirulaguntzen onuradun bihurtzen bada, 2020ko abenduaren 31rako aurkeztu beharko du, beranduenik, EJZn alta hartu izanaren aitorpena.

2.4. Txikizkako merkataritzarekin batera beste jardueraren bat egiten bada saltegian, frogatu beharko da saltegian egiten den jarduera nagusia txikizkako merkataritzakoa dela, eta, horretarako, jarduera ekonomiko bakoitzaren negozio edo salmenten zifren frogagiriak aurkeztu beharko dira, edo hori frogatzeko beste edozein dokumentazio.

2.5. Merkataritza ez egonkorraren jarduerek berariazko baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Modalitate hauek soilik onartzen dira: aldizkakotasun zehatzeko merkatu txikietan saltzea, aldez aurretik ezarritako tokietan, eta merkataritza ibiltaria denda-ibilgailuetan. Ez da salmenta onartuko azoketan edo bestetan.

b) Merkataritza ibiltaria egiten denean denda-ibilgailuetan, merkataritza ibilbideak Nafarroako toki entitateetan integratuko dira lehentasunez, non enpresaren salmenten %80 eginen baitira gutxienez.

c) Merkatu txikietako salmentaren kasuan, enpresak egiten dituenen %80 gutxienez Nafarroako toki entitateetan egin behar dira.

d) Merkataritza jarduera hilean lau egunetan egin behar da gutxienez.

e) Enpresaren jarduera nagusiak salmenta ibiltaria izan behar du. Ez da halakotzat joko produktoreen salmenta zuzena, ezta beranduago salduko diren produktuen ekoizpena edo elaborazioa ere.

f) Merkataritza ibiltariaren jarduerarako erabiltzen den ibilgailuak egokituta egon behar du berariaz horretarako.

3.–Enpresa txiki eta ertain eskatzaileek berariazko baldintza hauek bete behar dituzte, proiektu motaren arabera.

3.1. Modernizatzeko eta eraberritzeko proiektuak (MEP)

a) 2019ko azaroaren 7a baino lehenagotik eta dirulaguntzaren eskaera aurkezten den egunera arte aritu izana jarraian eta zuzenean txikizkako merkataritza-jarduera batean Nafarroan (ondorio horietarako, EJZn alta emandako data hartuko da kontuan).

Enpresak bere izena edo forma juridikoa aldatu badu, kontuan hartuko da zein egunetan eman zitzaion alta jatorrizko enpresari EJZn. Aldatu dena enpresaren osaera baldin bada, berriz, baldintza hori betetzen dela ondorioztatuko da baldin eta enpresaren hasierako kideek edo horietako batek segitzen badute kapital sozialaren edo jabariaren erdiaren edo gehiagoren jabe izaten, eta argi eta garbi gelditzen bada txikizkako merkataritza-jarduera berari eusten zaiola.

b) ETEa izatea, Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jo ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz. Aurrerantzean, erregelamendu horri jarraituko zaio ETEei buruzko edozein aipamenetarako.

3.2. Berariazko proiektuak (BP).

Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, Covid-19arengatiko inbertsioen proiektuetarako izan ezik, hor ETEak hartuko baitira kontuan.

3.3. Merkataritzako ekintzailetza proiektuak (MEP).

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) Enpresa berri bat eratzea, Nafarroan kokatua eta helbide fiskala ere bertan duena, txikizkako merkataritzako enpresa jarduera berri bati ekiteko saltegi batean.

c) Enpresak laguntzatik kanpo gelditzen dira, baldin lehenagoko enpresa baten izenaren edo forma juridikoaren aldaketa baten ondoriozkoak, kapital handitze baten ondoriozkoak edo egiturazko aldaketa baten ondoriozkoak badira.

d) EJZn alta emateko egunak 2019ko azaroaren 7tik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoak dira, biak barne.

e) Negozio berriak aldeko bideragarritasun plana edo enpresa plana izan beharko du.

3.4. Merkataritza ez egonkorra (MEEP):

a) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) EJZn alta emanda egotea 2019ko urtarrilaren 1ean.

3.5. Garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

a) Enpresa txikia edo ertaina izatea.

5. oinarria.–Jarduketa diruz lagungarriak.

1.–Diruz laguntzen ahal diren proiektu motak. Proiektu hauek dira diruz lagungarriak:

1.1. Saltegiak modernizatzea eta eraberritzea (MEP).

Diruz lagungarriak dira, alde batetik, dauden saltegiak modernizatu, eraberritu edo zaharberritzeko erabiltzen diren inbertsioak, eta bestetik, lekuz aldatzen diren saltegiak kokatzeko lokalak egokitu eta hornitzeko beharrezkoak direnak, baita saltegi berriak kokatzekoak ere, horrek ekartzen badu enpresak duen saltegi kopurua handitzea.

1.2. Berariazkoak (BP).

Proiektu hauek dira diruz lagungarriak:

a) Enpresa integraziorako proiektuetan parte-hartzea.

Diruz lagungarriak dira elkarte gisa eratzeko edo enpresa-egituran integratzeko behar diren inbertsioak, baita egitura horien irudi komun edo korporatiboari egokitzeko inbertsioak ere, honako hauek egiten dituztenak: erosketa-zentraletako enpresek edo enpresa-integraziorako bestelako formuletan sartzen diren enpresek.

b) Saltegien eskualdaketa.

Diruz lagungarriak dira 2019ko azaroaren 7rako funtzionamenduan zegoen txikizkako merkataritzako negozio bat erosteko egindako inbertsioak, betiere bermatzen bada jarraipena emanen zaiola jarduera ekonomiko horri.

Ulertuko da badagoela jarraipena bi hilabete baino gehiago iragaten ez badira enpresa eskualdatzaileak EJZn baja hartu zuenetik eta negozioa erosten duen enpresak zerga horretako talde berean alta hartzen duen arte.

c) Landa-merkataritzarako negozio-eredua garatzeko programak.

Diruz lagungarriak dira 2018. eta 2019. urteetan landa-merkataritza eraldatzeko programan parte hartu duten ETEek egindako inbertsioak, betiere bete baldin badituzte hura ezartzeko jarduketa guztiak eta aurreikusitako programa osoa. Programa hori Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa SLk (CEIN SL) kudeatu du.

d) Merkataritza-diagnostikoen programa.

Inbertsioak diruz lagungarriak dira identifikatu eta egitea gomendatu zirenean 2018an Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak egindako merkataritzako diagnostiko programan parte hartu zuten saltegietan eta merkataritza diagnostikoaren xede izan zirenean 2019an Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak enpresen diagnostiko, plan eta azterketetarako egin zuen dirulaguntzen deialdian.

e) Inbertsioak Covid-19arengatik.

Diruz lagungarriak dira saltegia egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua erostekoak, beharrezkoak direnak jarduera egokitzeko osasun agintaritzen neurrietara edo gomendioetara, koronabirusaren osasun krisia dela eta, hala nola babes itxiturak, txanden gailuak, barrera eramangarriak, desinfekzio ekipoak, pertsonak zenbatzeko sistemak, edukierak kontrolatzekoak, etab.

Kasu guztietan, inbertsio izaera izan behar dute, ez baita dirulaguntzaren xedeko izanen material suntsikorren erosketa.

1.3. Merkataritzako ekintzailetza (MEP).

Diruz lagungarriak dira txikizkako merkataritzako enpresa proiektu berriak saltegietan ezartzen dituzten enpresa berriek egindako inbertsioak.

1.4. Merkataritza ez egonkorra (MEEP):

Inbertsioak diruz lagungarriak dira egiten direnean denda-ibilgailuan merkataritza ez egonkorra egiteko ibilgailua erosteko edo egokitzeko eta merkatu txikietan merkataritza ez egonkorra egiteko berariazko ekipamendua erosteko.

1.5. Garapen teknologikoa (GTP).

Diruz lagungarriak dira ETEen eraldaketa digitalerako behar diren inbertsioak, ekipamendu digitala ezartzekoak, baita tresna eta garapen teknologikoak ere, aukera ematen dutenak negozioaren kudeaketa hobetzeko eta kontsumitzaileen erosteko ohituretara egokitzeko.

2.–Inbertsio diruz lagungarriak.

2.1. Saltegiak modernizatu eta eraberritzeko proiektuak (MEP) eta merkataritzako ekintzailetza proiektuak.

Honako jarduketa hauek dira inbertsio diruz lagungarriak:

2.1.1. Saltegietako instalazioak, lokalak eta irudia eraberritzeko, egokitzeko eta berritzeko obrak. Honako jarduketa hauek onartuko dira: merkataritzako lokaletan egindako eraberritze lanak, kanpoko eta barneko errotulazioak, erakusleihoetan egindako erreformak, irisgarritasun arloko hobekuntzak, oztopo arkitektonikoak kentzea, aire girotuko, lapurreten aurkako edo segurtasun sistemak instalatzea, wifi eremuak instalatzea, energia-hobekuntzarako jarduketak, argiteriako instalazioak efizientzia energetiko handiko teknologiak erabiltzen dituzten beste batzuekin ordeztekoak, eta antzeko beste jarduketa batzuk.

2.1.2. Saltegietako merkataritzako ekipamendua:

Aktibo finko berriak erostea onartuko da, hala nola:

–Produktuak erakusteko eta biltegiratzeko altzariak.

–Ekipamendu berariazkoa eta inbertsioak merkataritza jarduerarako beharrezkoak diren beste aktibo finko batzuetan.

2.1.3. Ezinbestekoak eta aurreko jarduketei zuzenean lotutako zerbitzu tekniko profesionalen ordainsariak; zehazki, proiektua prestatzeko gastuak, obra zuzendaritzarenak eta dekoratzaile edo instalatzaileen proiektuenak onartzen dira soilik.

Kontzeptu horiengatik 2.1.1 edo 2.1.2 apartatuetan adierazitako inbertsio diruz lagungarrien aurrekontuaren %20 onartuko da gehienez. Ehuneko hori bera izanen da kontzeptu horiengatiko dirulaguntza ordaintzeko orduan aplikatuko dena.

2.2. Berariazko proiektuak (BP): Diruz lagungarriak dira lehen deskribatutako jarduketak, eta, horiez gain, frankizietan, erosketa-zentraletan eta enpresa integraziorako beste formula batzuetan sartzeko kanonak ere.

Bigarren eskuko aktibo finkoetan eta ondasun erabilietan egindako inbertsioak saltegiak eskualdatzeko proiektuetan soilik izanen dira diruz lagungarriak.

2.3. Merkataritza ez egonkorreko proiektuak (MEEP): Honako jarduketa hauek dira inbertsio diruz lagungarriak:

2.3.1. Ibilgailuak erosi edo egokitzea garraio eta salmentaren jarduerara, ibilgailua baliabide nagusia denean salmenta ibiltarirako.

Ibilgailuak ezin dira turismo gisa sailkaturik egon, eta ibilgailu mistoak diruz lagungarriak izateko, egokituta egon behar dute salgaien garraiorako.

Orobat, ibilgailu garbi gisa egon behar dute etiketaturik ibilgailuek beren efizientzia energetikoaren arabera (bereizgarri hauek: 0 isurketa, Eco, C eta B).

2.3.2. Berariazko ekipamendua erostea, hala nola:

–Olanak, karpak, instalazio metalikoak edo egitura eramangarriak saltokirako.

–Produktuak erakusteko merkataritzako ekipamendua edo altzariak, balantza elektronikoak eta elektrizitate sorgailuak.

2.4. Garapen teknologikoko proiektuak (GTP).

Diruz lagungarria izanen da kudeaketa edo merkaturatze sistemetan hobekuntzak egitea informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) sartuz, baita txertatutako tresna teknologikoak abian jartzeko eta erabiltzeko behar den prestakuntza ere; zehazki, jarduketa hauek:

2.4.1. Merkataritza elektronikoa abian jartzea (e-commerce).

Diruz lagungarria da funtzionaltasun hori duten webguneak sortzea, garatzea eta ezartzea, edo lehendik sortutako webguneak egokitzea on line salmentak sartzeko, baldintza hauek betetzen badira:

–Sistema estandarretan garatzea, eta gailu mugikorretara egokitua egotea.

–B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute enpresa eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.

–Pribatutasun politikaren orrialdea izatea, indarreko araudiarekin bat.

–https datuen transferentziarako protokoloa izatea.

–Sinkronizaturik egotea saltegiaren kudeaketa sistemarekin.

–Ordainketa pasabidea izatea.

2.4.2. Honako hauek ezartzea: kudeaketa tresnak, ETEaren edozein kudeaketa arlorekin lotura duten sistema integratuak, programa informatikoak eta beharrezko softwarea.

2.4.3. Gailu mugikorretako aplikazioen garapena, helburu baldin badute bezeroak lortzea (promozio sistemak, marka nabarmentzea, errealitate areagotua, geoerreferentziarako sistemak...).

2.4.4. Ekipamendu digitala: salmenta-puntuko terminalak (SPT) eta salmenta prozesua kudeatzeko beharrezkoa den bestelako ekipamendu informatikoa, txartelen irakurgailuak, prezioak modu elektronikoan etiketatzeko sistemak, barra-kodeen irakurgailuak eta balantza digitalak.

3.–Honako kontzeptu hauek ez dira diruz lagungarriak:

a) Dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak egindako lanak, edo egindako jarduerak enpresa eskatzailea bera denean aktiboen saltzailea edo jardueraren emailea, edo autofakturazioa ekar dezakeen antzeko kasuren bat gertatzen denean.

b) Bigarren eskuko aktibo finko ukigarriak eta ondasun erabiliak. Halere, kontzeptu hau diruz lagungarria izanen da, soilik, saltegi eskualdaketen kasuan.

c) Negozioen eskualdaketan ordaindutako gastuak.

d) Saltegia eta lurrak erosteko inbertsioak.

e) Garraiorako elementuak, salbu aurreikusita dagoena merkataritza ez egonkorraren proiektuetarako.

f) Edozein eratako zergak, lizentziak, baimenak edo antzeko gastuak.

g) Erakusketetarako eta probako altzari eta artikuluak, gero salgai jartzen ahal direnak, eta aldi baterako erakusketak ezartzea.

h) Saltegien eta material suntsigarrien alokairu gastuak.

i) Leasing bidezko finantzaketaren bitartez eskuratutako aktiboak.

j) Ordenagailuak, ordenagailu eramangarriak, tabletak, telefono mugikorrak. Salbuespena da salmentak kobratzeko behar diren ordenagailuak.

k) Oro har, merkataritzan aritzeko guztiz ezinbestekoak ez diren aktiboak edo ekipamenduak.

4.–Inbertsio diruz lagungarriek bete beharreko baldintzak.

4.1. Inbertsio diruz lagungarriek Nafarroan kokatuta egon behar dute, hiri-bilbean integratuta dauden txikizkako saltegietan. Ondorio horietarako, kontuan hartuko da lokala hiri-lurzoruan edo urbanizagarrian egotea, betiere lurzati horrek edo ondokoek, hau da, mugakideek, nagusiki bizitegietarako erabilera badute, eta baztertuko dira industrialdeetan, merkataritza guneetan eta zerbitzu poligonoetan kokatuta daudenak, baita mugaz haraindiko eremuetan daudenak ere.

4.2. Aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren salbuespena:

4.2.1. Txikizkako merkatariek saltegi iraunkor batetik kanpo egindako inbertsioak, lotura dutenak merkataritza ez egonkorraren proiektuekin.

4.2.2. CEIN SLk kudeatutako programan parte hartu duten ETEek egindako inbertsioak, landa merkataritzarako negozio eredua garatzeko.

4.2.3. Txikizkako merkataritza jarduera egiten duten enpresen proiektuak, jarduera nagusia ez izan arren, betiere baldintza hauek ere betetzen badituzte:

a) 500 bizilagun baino gutxiago dituen udalerri batean egotea. Horretarako, kontuan hartzen dena ez dira kontzejuen populazio datuak, udalerrienak baizik.

b) Proiektu berria kokatzen den udalerrian ez dira 3 saltegi baino gehiago egon behar funtzionamenduan eskaera aurkezten den egunean. Ondorio horietarako, saltegitzat hartzen dira deialdi honetan diruz lagungarritzat jotzen diren jarduera ekonomikoetako bat egiten duten negozioak.

c) Enpresa-proiektu berriaren merkataritza jarduerak udalerriko gainerako saltegiena ez bezalakoa izan behar du, merkataritzak udalerrian duen eskaintzaren aniztasuna zabaltze aldera.

4.3. Saltegi berean jarduera ekonomiko bat baino gehiago eginez gero, diruz lagungarria den merkataritza jarduerari zuzenean loturiko inbertsioak bakarrik izanen dira diruz lagungarriak, eta, betiere, merkataritza jarduera hori izanen da saltegi horretako jarduera ekonomiko nagusia.

4.4. Inbertsioak enpresaren aktiboan sartu beharko dira, dirulaguntzaren xedeko saltegian bertan egon beharko dute, salbu eta merkataritza ez egonkorraren proiektuen kasuan, eta diruz lagundutako jarduerarako erabiliko dira.

4.5. Diruz lagundutako aktibo finkoak lehendabiziko aldiz erabili behar dira, salbu eta saltegiak eskualdatzeko proiektuetarako aurreikusi dena, eta ezin zaizkie laga hirugarren pertsona fisikoei edo juridikoei. Halaber, ezin dira enpresa eskatzaileak fabrikatuak, eginak edo garatuak izan.

4.6. Dirulaguntzaren xede diren inbertsioak jarduketa diruz lagungarrien epearen barnean jarri behar dira abian, 12.1.c oinarrian aurreikusitako salbuespenarekin.

6. oinarria.–Dirulaguntzaren zenbatekoa.

1. Honako hau da gutxienez eskatzen den inbertsioa (BEZa kanpo):

PROIEKTU MOTA

ENPRESAREN TAMAINA

MIKROENPRESA

ENPRESA TXIKIA

ENPRESA ERTAINA

1) Modernizazioa eta zaharberritzea

10.000

27.000

105.000

Saltegi bakoitzeko

2) Berariazkoak

a) Enpresaren integrazio estrategikoa

5.000

17.000

-

Enpresa bakoitzeko

b) Saltegien eskualdaketa

5.000

17.000

-

Saltegi bakoitzeko

c) Landa merkataritzako negozio eredua garatzea (CEIN SL)

2.000

2.000

-

d) Merkataritzako diagnostikoak

4.000

8.000

-

e) Inbertsioak Covid-19arengatik

500

500

500

Enpresa bakoitzeko

3) Merkataritzako ekintzailetza

5.000

17.000

-

4) Merkataritza ez egonkorra

1.500

1.500

-

5) Garapen teknologikoa

2.000

2.000

2.000

Eskaerak ez badu berdintzen garapen teknologikoko proiektuen klaseetarako edo Covid-19engatiko inbertsioetarako eskatzen den gutxieneko inbertsioaren zenbatekoa, eskatzaileak inbertsio horiek erabil ditzake deialdiko beste edozein proiektu motatan eskatzen den gutxieneko inbertsioaren zenbatekoa berdintzeko.

2. Dirulaguntzaren zenbatekoa lortzeko, ondotik zehazten diren portzentajeak aplikatu behar dira inbertsio diruz lagungarriaren gainean (BEZa kanpo), gehieneko zenbateko hauekin:

PROIEKTU MOTA

DIRULAGUNTZA (%)

GEHIENEKO ZENBATEKOA

1) Modernizazioa eta zaharberritzea

40

45.000

Saltegi bakoitzeko

2) Berariazkoak

a) Enpresaren integrazio estrategikoa

40

45.000

Enpresa bakoitzeko

b) Saltegien eskualdaketa

45

45.000

Saltegi bakoitzeko

c) Landa merkataritzako negozio eredua garatzea (CEIN SL)

50

8.000

d) Merkataritzako diagnostikoak

45

8.000

e) Inbertsioak Covid-19arengatik

60

5.000

Enpresa bakoitzeko

3) Merkataritzako ekintzailetza

40

10.000

4) Merkataritza ez egonkorra

40

10.000

5) Garapen teknologikoa

60

12.000

7. oinarria.–Eskaerak aurkezteko epea eta modua.

1.–Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.–Eskaerak aurkezteko modua.

a) Pertsona juridikoen kasuan eta pertsona fisikoen edo juridikoen elkarteen kasuan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean.

Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren atarian (https://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Comercio+y+artesania) dagoen zerbitzuen katalogoaren berariazko fitxaren bidez (hemendik aurrea, laguntzaren fitxa); fitxan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka izanen da.

Eskaera aurrez aurre aurkezten bada, interesdunari eskatuko zaio zuzentzeko eta baliabide telematikoen bidez aurkezteko. Ondorio horietarako, eskaeraren aurkezpen eguna zuzenketaren eguna dela ulertuko da.

b) Pertsona fisikoen kasuan.

Ahal dela, eskaerak modu telematikoan aurkeztuko dira, a) letran adierazitakoari jarraikiz, edo, hala ez bada, aurrez aurre Iruñeko Navarrería kaleko 39an dagoen Erregistro Bulegoan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako beste erregistroetako edozein erabiliz.

3.–Eskaerak laguntzaren fitxan ageri den berariazko inprimakia erabiliz eginen dira, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

4.–Eskaera bat aurkeztuko du saltegi bakoitzak edo merkataritza ez egonkorreko enpresa bakoitzak.

5.–Laguntzak eskatzeko behar diren agiriak.

Ondotik zehazten direnak; eskaera telematikoa denean, eskaneatuta aurkeztu behar dira, behar bezala identifikatuta eta bereizita:

5.1. Enpresa eskatzailearen gaineko dokumentazioa.

Eskabide-ereduak honako adierazpen hauek ditu:

a) 4.1 oinarrian eskatutako baldintza orokorrak betetzen direla dioen erantzukizunpeko adierazpena.

b) Minimis laguntzei eta jasotako beste dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, 13. oinarrikoa.

c) Erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetako batean dauden eskatzaileek adierazi ahal izateko, kasua bada, beren gain hartzen dituztela dirulaguntzaren ondoriozko konpromisoetan parte hartzeko portzentajeak, Nafarroako Zerga Ogasuneko entitateen erroldan inskribatzeko egiaztagirian jasota daudenez bestelakoak direnak.

d) Transferentzia bidez kobratzeko eskabidea, Ekonomia eta Ogasun Departamentura zuzendua (Diruzaintza Atala), soilik bete behar dena enpresa eskatzaileak lehenbizikoz kobratzen dituenean laguntzak, edo abonatzeko kontua aldatu nahi izanez gero.

5.2. Nortasuna frogatzen duen dokumentazioa.

–Sozietateen kasuan: sozietatea eratzeko eskritura publikoaren eta horren aldaketen kopiak, Merkataritza Erregistroan behar bezala inskribatuak.

–Sozietate irregularren edo zibilen kasuan, edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 8.3 artikuluko kasuetan: Nafarroako Zerga Ogasuneko Entitateen Zentsuan inskribatuta egotea frogatzen duen dokumentuaren kopia.

–Pertsona fisikoen kasuan: nortasun agiri nazionalaren kopia.

5.3. Jarduketa diruz lagungarriei buruzko dokumentazioa.

a) Dirulaguntzaren xedeko proiektua azaltzen duen memoria teknikoa eta ekonomikoa, gutxienez honako alderdi hauen gaineko informazio zehatza bilduko duena:

–Enpresaren aurrekariak, inbertsioak egitea gomendatzen duten arrazoiak eta proiektu gauzatzearekin lortu nahi diren helburuak.

–2019ko azaroaren 7tik 2020ko irailaren 30era bitarte egindako jarduketen edo epe horretarako aurreikusitakoen azalpena.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza-eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

–Egindako edo aurreikusitako inbertsioen zenbateko zehatzak eta horien finantzaketari buruzko informazioa.

–Inbertsioak abian jartzeko aurreikusitako eguna eta, hala badagokio, saltegia irekitzekoa.

–Saltegian egindako jarduera ekonomiko guztien deskribapen zehatza, edo merkataritza ez egonkorrean aritzen den enpresak egindakoena, EJZren zer epigrafetan dagoen alta emanda, horiek betez.

b) Merkataritzako ekintzailetza proiektuen kasuan, aurreko apartatuan aipatutako memoriaren ordez, bideragarritasun planaren edo enpresa planaren kopia bat aurkeztu beharko da, behar bezala onetsia, osoa eta bukatua.

Plan horrek aurreko apartatuan aurreikusitako memoria egiteko behar den informazioa jasoko du, eta, gainera, honako alderdi hauen berri emanen du:

–Ekintzailearen lanbide kualifikazioaren eta egokitasunaren analisia.

–Merkatuaren eta lehiaren analisia, marketin plana eta ekonomia- eta finantza-plana.

–Enpresaren antolaketa, negozioaren definizioa eta komertzializatu beharreko produktuen definizioa.

–Proiektua gauzatzeko faseak, zenbat gauzatu den dirulaguntza-eskaera aurkezten denean, eta aurreikusitako egutegia.

Behar bezala kualifikatutako entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek prestatu beharko du plana, eta dirulaguntza eskatzen duen enpresak berak ezin izanen du egin, ezta prestatu ere. Plana nahitaez dirulaguntzaren eskabidearekin batera aurkeztu beharko da.

c) Diruz lagunduko den aldian egindako nahiz aurreikusitako inbertsioen zerrenda baloratua eta zehatza; hori justifikatzeko, aurrekontuak erabiliko dira, edo gastuak zenbatesteko bide ematen duten proformako fakturak; ez dira inoiz onartuko eskatzailearen uste edo balorazioetan oinarritzen diren gastu zenbatespenak.

Inbertsio diruz lagungarriaren bolumena zehazteko, honako hau hartuko da kontuan: dirulaguntza eskatzeko berariazko inprimakiko informazioa, apartatu honetan aipatutako zerrenda eta dirulaguntzaren xedeko proiektuaren memoria ekonomikoa. Ondorio horietarako, ez da onartuko eskaerak aurkezteko epea bukatu ondoren eskatzaileak emandako beste edozein agiri.

d) Berariazko proiektuen kasuan, dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–Enpresa integrazioko proiektuetan parte hartzeko proiektuak: Enpresa egituraren parte dela frogatzen duen dokumentazioa edo hartan integratzea eskatu izanarena.

–Toki entitateek edo beste Administrazio Publiko batzuek CEIN SLren laguntzaz sustatutako proiektuak azkartzeko programa: Kasu horretan, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko du, eskaeraren inprimakian jaso dena, adierazteko programa horretan parte hartu duela.

–Saltegien eskualdaketa: Negozioa eskuratzen duena txikizkako jarduera horretan berean edo antzeko batean aritu ez bada 2019ko azaroaren 7a baino lehenagotik, behar diren agiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko analizatu egin direla eskuratu duen negozioa kudeatu eta zuzentzeko daukan egokitasuna, gaitasuna eta lanbide kualifikazioa. Azterlan edo analisi hori behar bezalako kualifikazioa duen entitate, profesional edo aholkularitza enpresa batek egina beharko du, eta ezin du egin enpresa eskatzaileak berak.

e) Merkataritza ez egonkorrean aritzen diren enpresek honako honi buruzko informazioa eman behar dute:

–Zer merkatu txikitan parte hartzen duten Nafarroako toki entitateetan eta, kasua bada, beste autonomia erkidego batzuetan, eta urtean eta hilean zenbat aldiz joaten diren haietara.

–Merkataritza ibiltariaren zer ibilbide egiten duten denda-ibilgailuetan, adierazita Nafarroako zer toki entitatetatik pasatzen diren eta, kasua bada zer autonomia erkidegotatik, eta urtean eta hilean zenbat aldiz joaten diren haietara.

Bi kasuetan, eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko du, eskaeraren inprimakian horretarako jaso dena.

f) Gastu diruz lagungarria 30.000 eurotik gorakoa bada, obra gauzatzeko kostuaren kasuan (birgaitzeko obrak, egokitzekoak eta irudia berritzekoak), edo 12.000 eurotik gorakoa bada, aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo-ondasunak hornitzeko edo zerbitzuak emateko kasuetan (aktibo finkoak erostea, garraio elementuak, zerbitzu teknikoak edo profesionalak kontratatzea), eskatzaileak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuz eta hautatutakoa aukeratzeko arrazoiak emanez eskaeraren inprimakiko “Hornitzailearen aukeraketaren justifikazioa” apartatuan.

Eskatzaileak ez dira beharturik egonen hiru eskaintzak aurkeztera, baldin eta dirulaguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude edo dirulaguntza eskatu baino lehen egin bada gastua. Edonola ere, alderdi horiek aipatu inprimakian frogatu beharko dira.

Eskaintza merkeena hautatzen ez bada, eta, laguntza kudeatzen duen organoaren ustez, justifikazioa nahikoa ez bada, eskaintza merkeenaren zenbatekoa baizik ez da diruz lagunduko.

5.4. Jarduketa baloratzeko dokumentazioa.

Diruz lagundu beharreko jarduketa baloratzearren 8. oinarrian ezarritako irizpideen arabera, oinarri horretan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko da, baina ezin izanen da baloratu dokumentazioa ez bada aurkezten eskaerak aurkezteko epearen barnean.

Balorazio irizpide hauek aplikatzeko, ez da inongo dokumentaziorik aurkeztu behar:

–8.2 oinarriko 1., 2., 3., eta 6. irizpideak.

–8.5 oinarriko irizpideak.

6.–Eskaerak betebehar horiek betetzen ez baditu edo osorik ez badago, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria.–Dirulaguntzak emateko irizpideak.

1. Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzearren jarduketa mota bakoitzeko, oinarri honetan ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, balorazio handiena eskuratzen duten eskaerei 6. oinarrian ezarritako laguntza-intentsitatea aplikatuko zaie, jarduketa bakoitzerako aurrekontuan erabilgarri dagoen kreditua agortu arte. Kreditu erabilgarria gelditzen bada jarduketa bateko eskaera guztiei erantzun ondoan, gainerako jarduketen eskaerei erantzuteko erabiliko da, 2. oinarrian ezarritakoarekin bat.

Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira. Hala ere, eskatzaileren bati ezin bazaio osorik eman dagokion laguntza, kreditu aski ez dagoelako, 10 eguneko epea emanen zaio adierazteko ados dagoela dirulaguntza txikiagoa jasotzearekin. Berariaz uko eginez gero, hurrengo eskatzailearengana joko da, lehentasun hurrenkerari jarraikiz.

2. Honako hauek dira eskaerak baloratzeko irizpideak modernizazio eta eraberritze proiektuetan, berariazko proiektuetan, merkataritzako ekintzailetza proiektuetan eta garapen teknologikoko proiektuetan:

1. irizpidea. Saltegia dagoen toki entitatearen populazioa.

Biztanleen kopurua zehazteko, Nafarroako kontzejuetako populazio zifra ofizialak deklaratzeko Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak ematen dituen foru aginduak erabiliko dira, zehazki, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duena, eta, zifra hori oinarri hartuta, puntuazio hauek emanen dira:

SALTEGIA DAGOEN TOKI ENTITATEAREN POPULAZIOA

PUNTUAK

1.000 biztanle arteko toki entitateak

40

1.001 - 1.500 biztanleko toki entitateak

30

1.501 - 2.500 biztanleko toki entitateak

25

2.501 - 5.000 biztanleko toki entitateak

20

5.001 - 10.000 biztanleko toki entitateak

15

10.001-100.000 biztanle arteko toki entitateak

10

100.000 biztanle baino gehiagoko toki entitateak

0

2. irizpidea. Enpresaren tamaina.

Enpresak eskaeran adierazitako tamaina hartuko da kontuan, eta puntuazio hau esleituko da:

ENPRESAREN TAMAINA

PUNTUAK

Mikroenpresa

30

Enpresa txikia

20

Enpresa ertaina

10

3. irizpidea. Zer laguntza lortu den Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako merkataritzako enpresen lehiakortasuna hobetzeko deialdietan (2017., 2018. eta 2019. urteetan), honako puntuazio hau emanen da:

LORTUTAKO DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

PUNTUAK

Epe horretan dirulaguntzarik jaso ez bada

10

Guztira, 15.000 eurotik beherako dirulaguntzak jaso badira

5

4. irizpidea. Merkatarien elkarte bateko partaide izatea.

Eskatzaileak frogatzen badu merkatarien elkarte bateko partaide dela deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, 5 puntu esleituko zaizkio (merkatarien elkarteak inskribatuta egon behar du Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuko Sindikatuen eta Enpresaburuen Elkarteen Erregistroan).

Horretarako, hori frogatzen duen ziurtagiria aurkeztuko da, elkarteak emandakoa.

5. irizpidea. “Merkataritza txikirako zerbitzuaren kalitatea’’ UNE 175001 kalitate arauaren ezarpena.

Eskatzaileak frogatzen badu arau horren ziurtagiria jaso duela deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik eta, gainera, indarrean dagoela, 3 puntu esleituko zaizkio.

Horretarako, ENACek (Akreditazio Erakunde Nazionala) akreditatutako enpresa baten ziurtagiria aurkeztuko da, hori frogatzen duena.

6. irizpidea. Atxikipena Kontsumoko Arbitraje Sistemari.

Eskatzailea atxikita badago Kontsumoko Arbitraje Sistemari deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu aurretik, 2 puntu esleituko zaizkio.

Deialdiaren organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuaren aurrean, betiere eskatzaileak hori adierazi badu eskaeraren inprimakian.

7. irizpidea. Merkatariaren adina.

Eskaera aurkezten den egunean enpresaburuak ez baditu 35 urte bete, 5 puntu esleituko zaizkio. Horretarako, NANaren kopia aurkeztuko du.

8. irizpidea. 35 urtetik beherako pertsonen kontratazio mugagabea.

Eskaera aurkezten den egunean, eskatzaileak 35 urtetik beherako langileak baldin baditu kontrataturik kontratu mugagabearekin, 6 puntu esleituko zaizkio gehienez: 3 puntu lanaldi osoko kontratu mugagabe bakoitzeko, eta puntu 1, berriz, lanaldi partzialeko kontratu mugagabe bakoitzeko.

2019ko azaroaren 7tik eskaera aurkezten den egunera arte formalizatutako kontratu guztien kopia aurkeztuko da.

9. irizpidea. Prestakuntza espezializatua.

Baloratuko da bai titularrak bai langileek txikizkako merkataritzaren sektorearekin zuzenean loturiko titulu arauturen bat, profesionaltasun ziurtagiriren bat edo gaitasun unitateren baten ziurtagiria izatea, betiere Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko “Merkataritza eta Marketina” lanbide arloan badago.

Gainera, aipatutako lanbide arlokoa ez den profesionaltasun ziurtagiriren bat edo gaitasun unitateren batena izatea ere baloratuko da, betiere ziurtagiri horiek txikizkako merkataritza jarduerarekin zuzenean loturiko okupazioei eta lanpostuei eragiten badiete.

Irizpide honen balorazioa 8 puntukoa izanen da gehienez ere: 4 puntu graduko titulazioa daukan langile bakoitzeko, 3 puntu Lanbide Heziketako titulazioa daukan langile bakoitzeko, 2 puntu langile bakoitzeko profesionaltasun ziurtagirien kasuan, eta puntu bat langile bakoitzeko egiaztatutako gaitasun unitateen kasuan.

Titulu ofizialen, egiaztapenen edo ziurtagirien kopia aurkeztuko da.

10. irizpidea. Genero berdintasunaren eta berdintasun planen arloko prestakuntza berariazkoa.

Enpresak berdintasun planak ezarri dituela edo berdintasunaren arloan prestakuntza berariazkoa egin duela frogatzen badu, 3 puntu esleituko dira.

Plan horiek ezarri direla edo prestakuntza berariazkoa egin dela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztuko da.

11. irizpidea. Berariazko proiektuaren mota:

–Saltegien eskualdaketan, 6 puntu esleituko dira, baina eskualdatzen den saltegia kokatuta baldin badago gehienez ere bost saltegi dituen toki entitate batean (eskualdatzen dena barne), 10 puntu esleituko dira.

–Landa merkataritzako negozio eredua garatzen bada, CEIN SLk kudeaturik, 7 puntu esleituko dira.

–Saltegia onuraduna bada 2018an Nafarroako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganbera Ofizialak egindako merkataritzako diagnostikoena eta 2019an Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak enpresen diagnostiko, plan eta azterketetarako egin zuen dirulaguntzen deialdiarena, 5 puntu esleituko dira.

–Covid-19ak eragindako inbertsioengatik, 7 puntu esleituko dira.

3. Aurreko apartatuko irizpideak aplikatu ondoan, ondotik zehazten diren balorazio irizpideak ere aplikatuko zaizkie Iruñean kokatutako saltokien eskaerei, Iruñeko Merkataritzaren 2017-2021 Plan Estrategikoa oinarri hartuta:

1. irizpidea. Saltegia kokatua dagoen auzoaren dentsitate komertziala zein den, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori finkatu da auzoen dentsitate komertzialaren alderantzizko proportzioaren arabera:

AUZOA

PUNTUAK

Alde Zaharra

1

Zabalguneak

1

Iturrama

2

Donibane

2

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

2

Etxabakoitz

3

Arrotxapea

3

Sanduzelai

3

Azpilagaña

3

Arrosadia

4

Txantrea-Orvina

4

Mendillorri

4

2. irizpidea. Saltegia kokatua dagoen auzoan 2011-2016 bitartean izan den saltegi kopuruaren bilakaeraren arabera, behean azaltzen den puntuazioa emanen da. Puntuazio hori ezarri da epe horretan auzoan gertatutako saltegi kopuruaren bilakaeraren alderantzizko proportzioaren arabera:

AUZOA

PUNTUAK

Azpilagaña

1

Zabalguneak

2

Iturrama

2

Etxabakoitz

2

Sanduzelai

2

Alde Zaharra

3

Donibane

3

Ermitagaña-Mendebaldea-Irunlarrea

4

Arrotxapea

4

Arrosadia

4

Txantrea-Orvina

4

Mendillorri

4

3. irizpidea. Jarduketak egiten badira hiri garapen berritzat hartzen diren auzoetan kokatutako saltegietan, honako puntuazio hau aplikatuko da:

AUZOA

PUNTUAK

Buztintxuri

8

Lezkairu

8

Erripagaña

8

4.–Puntu berdinketa izanez gero, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

a) Dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituzten eskatzaileak, eta lehentasuna emanen zaie diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenei.

b) 8.2 apartatuko 3. irizpidearen arabera dirulaguntza txikiena jaso duten eskaerak.

c) Saltegia kokatzen den udalerriko populazioa; lehentasuna emanen zaie populazio txikiena dutenei.

5.–Hauek dira merkataritza ez egonkorraren proiektuen eskaerak baloratzeko irizpideak:

5.1. 2019an Nafarroako toki entitateetako merkatu txikietan aritu izana.

1. irizpidea. Merkatu txikia egiten den toki entitateko populazioa.

TOKI ENTITATEAK

PUNTUAK

%50ek 1.000 biztanle baino gutxiago dituzte

10

%50ek 1.500 biztanle baino gutxiago dituzte

5

%50ek 2.000 biztanle baino gutxiago dituzte

3

2. irizpidea. Hilean zenbat aldiz joaten den.

HILEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

7 egun baino gehiago

10

6 eta 7 artean

5

5 egun

3

3. irizpidea. Urtean zenbat aldiz joaten den.

URTEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

9 hilabete baino gehiago

10

6 hilabete baino gehiago

5

3 hilabete baino gehiago

3

5.2. Merkataritza ibiltaria denda-ibilgailuetan, 2019an Nafarroako toki entitateetan egina.

1. irizpidea. Ibilbideko Nafarroako toki entitateetako populazioa.

TOKI ENTITATEAK

PUNTUAK

%50ek 1.000 biztanle baino gutxiago dituzte

20

%50ek 1.500 biztanle baino gutxiago dituzte

10

%50ek 2.000 biztanle baino gutxiago dituzte

5

2. irizpidea. Nafarroako zenbat toki entitatetatik pasa den merkataritzako ibilbide bakoitzean.

TOKI ENTITATEAK

PUNTUAK

5 baino gehiago

20

4 eta 5 artean

10

3 baino gutxiago

5

3. irizpidea. Hilean zenbat aldiz egiten duen merkataritzako ibilbidea

HILEAN ZENBAT ALDIZ

PUNTUAK

7 egun baino gehiago

20

6 eta 7 artean

10

5 egun

5

5.3. Merkatu txikietan eta denda-ibilgailuarekin aritzen diren saltzaile ibiltariak.

Kasu horretan, laguntza zer inbertsio motatarako eskatzen den, hari dagokion baremoa aplikatu beharko da.

5.4. 5. apartatuko irizpideak aplikatzeko dokumentazioa.

Kontuan hartuko da eskatzaileak eskaeraren inprimakian dagoen erantzukizunpeko adierazpenean emandako informazioa, adierazitako irizpideei dagokien puntuazioa esleitzeko.

5.5. Puntu berdinketa izanez gero, irizpide hauek aplikatuko dira bata bestearen atzetik:

a) Dirulaguntza aurkezteko unean inbertsio guztiak gauzatuak dituzten eskatzaileak, eta lehentasuna emanen zaie diruz lagungarria den inbertsiorik handiena dutenei.

b) Nafarroako zenbat toki entitatetan jarduten den merkataritza ibiltarian diruz lagun daitekeen aldian; lehentasuna emanen zaie kopuru handiena dutenei.

c) Inbertsio diruz lagungarrien bolumena; zenbateko handiena dutenak lehenetsiko dira.

9. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.

1. Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak, laguntzen organo kudeatzailea baita, aurreko oinarrian ezarritako irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, kontuan izanik zer proiektu mota den, eta organo eskudunari ebazpen proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

2. Dirulaguntzak emateari buruz ebazteko eskumena Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko zuzendari nagusiari dagokio.

Ebazpenak honako hau jasoko du, gutxienez:

a) Onuradunen zerrenda jarduketa bakoitzeko, 8. oinarriaren arabera lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta laguntzen zenbatekoa.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanik. Haien artean, aurrekontuko baliabideen mugengatik baztertu direnak ere jasoko dira.

Ebazpena gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Ezarritako gehieneko epea bukatzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaerak administrazio isiltasunez ezetsi direla ulertzen ahalko da. Hala ere, organo eskuduna behartua dago laguntzak eman edo ukatzeko berariazko ebazpena eman eta jakinaraztera, oinarri hauetan xedatutakoari jarraikiz.

Dirulaguntzak emateko edo ukatzeko ebazpenen aurka, berariazkoak izan edo presuntziozkoak, enpresa eskatzaileek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legerian xedatutakoari jarraikiz.

3. Ez da 300 eurotik beherako dirulaguntzarik emanen.

10. oinarria.–Inbertsioen justifikazioa.

1. Justifikazioa aurkezteko epea.

Edozein unetan aurkeztuko da egindako jarduketen justifikazioa, dirulaguntza ematen duen ebazpena jakinarazi ondoren, eta, beranduenez, 2020ko urriaren 13an, egun hori barne.

2. Justifikazioa aurkezteko modua.

Justifikazioa 7.2 oinarrian aurreikusitako moduan aurkeztuko da, laguntzaren fitxan eskura daitekeen justifikaziorako berariazko inprimakia erabiliz, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari zuzenduta.

Modu telematikoan aurkeztuz gero, laguntzaren fitxa erabiliko da; fitxa horretan esteka bat izanen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren dirulaguntzen justifikaziorako erregistrora joateko.

3. Egindako inbertsioak frogatzeko dokumentazioa.

Agiri hauek aurkeztu beharko dira, eta, bide telematikoak erabiliz gero, eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta egonen dira:

a) Azken memoria zehatza, egindako jarduketa guztiak eta proiektuaren exekuzioaren azken kostua xehetasunez deskribatzen dituena, bai eta hasieran aurreikusitako proiektuan izandako desbideratzeak ere, halakorik bada.

b) Aurkezten diren fakturen zerrenda zehatza eta sailkatua, haiek diruz lagundutako kontzeptuen arabera elkartuta eta dataren arabera ordenatu eta zenbakituta, hornitzailea identifikatuta eta IFK zenbakia, fakturaren zenbakia, igorpen eguna, BEZik gabeko zenbatekoa, guztira ordaindutakoa eta noiz eta nola ordaindu den adierazita, laguntzaren fitxan eskuragarri dagoen ereduarekin bat.

c) Egindako inbertsioei dagozkien fakturen kopia; fakturazio betebeharrak arautzen dituen Erregelamenduan ezarritakoaren araberakoak izanen dira fakturak, eta, betiere, dirulaguntzaren onuradunaren izenean jaulki beharko dira. Ez da beharrezkoa eskaerarekin batera erantsitako fakturak aurkeztea.

50 eurotik beherako fakturarik ez da onartuko (BEZa kenduta).

Saltegiaren eskualdaketaren kasuan, fakturatutako kontzeptu guztiak banan-banan jaso beharko dira fakturan (merkataritza funtsa, instalazioak, altzariak, izakinak, etab.), eta, horrekin batera, peritu baten edo tasazio enpresa baten txostena erantsi beharko da, horren frogagarri.

d) Fakturak ordaindu izanaren bankuko frogagiriak.

Ordainketa onuradunak eginen du, banku bidezko transferentzia, bankuaren ordainagiria edo enpresaren kreditu edo zordunketa txartela erabiliz. Ordainagiritzat hartuko da finantza entitateak egin eta enpresaren kontuan zordundutakoa. Eskudirutan egindako ordainketak edo hartze-agiriak ez dira onartuko.

Ordainketaren egiaztagiri bakoitza dagokion fakturari lotuko zaio.

e) Adierazpena, dirulaguntzaren xedeko jardueren finantzaketari buruz: adierazi behar dira, dirulaguntza honetaz gain, jarduketak finantzatu dituzten beste funts batzuen zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa (funts berekiak, bestelako baliabideak edo bestelako dirulaguntzak). Aitorpen hori justifikazio inprimakian berean eginen da.

f) Jarduketak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso izanaren berri ematen duen betebeharra bete dela frogatzeko argazkiak edo agiriak, 12.1.h oinarrian ezarritakoarekin bat.

g) Egindako jarduketen argazkiak:

–Saltegiak birgaitu eta egokitzeko eta haien irudia berritzeko obren kasuan, saltegiaren kanpoko eta barreneko argazkiak aurkeztu behar dira, lanak egin aurretik eta ondotik egoera zein den egiaztatu ahal izateko.

–Ekipamendu komertziala edo digitala erosiz gero, diruz lagundutako aktibo finkoen argazkiak.

–Proiektu ez egonkorren proiektuen kasuan, denda-ibilgailuaren argazkiak, edo erositako ekipamenduarenak.

11. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.

Frogagiriak aztertuta, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak ordainketa egiteko ebazpenaren proposamena igorriko dio Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiari, eta onuradunak dirulaguntza kobratzeko eskubidea ematen duten betebehar guztiak betetzen dituela frogatzen duen txostena gehituko zaio.

2020ko abenduaren 31 baino lehenago emanen da laguntza ordaintzeko ebazpena.

12. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Dirulaguntzak hartzen dituzten enpresek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Dirulaguntzaren esleipena jakinarazten zaienetik hilabete pasatu baino lehen dirulaguntzen onuradunen gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena aurkeztu behar dute (aitorpen hori irailaren 11ko 59/2013 Dekretuak arautzen du).

Foru dekretu horren 4. artikuluan eskatzen den informazioa aurkezteko betebeharra bete ezean, ezin izanen da ordaindu onartutako dirulaguntza.

b) Diruz laguntzen diren inbertsioak oinarri hauetan ezarritako epeetan egin eta justifikatzea.

c) Dirulaguntzaren xedeko inbertsioak martxan jartzea edo, hala badagokio, saltegia jendearentzat irekitzea 2020ko abenduaren 31ra arte, eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari irekiera-egunaren berri ematea. Merkataritzako ekintzailetzaren proiektuen kasuan, EJZn beranduenez 2020ko abenduaren 31n, egun hori barne, alta emanda daudela dioen agiriaren kopia aurkeztu beharko dute.

d) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea, hamar egun balioduneko epea laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten denetik aurrera, uko egiten zaiola emandako dirulaguntzari, baldin jarduketa diruz lagungarria ez bada ezarritako aldian egin behar.

e) Baimena eskatzea diruz lagundutako inbertsioan funtsezko aldaketak egiteko. Eskaera behar bezala justifikaturik egonen da, eta aldaketak egin baino lehen aurkeztuko da.

f) Laguntzen organo kudeatzaileari jakinaraztea, jakin bezain laster, edozein diru-sarrera, dirulaguntza, babesletza eta abar lortu dela deialdi honen dirulaguntzaren xedeko jarduketa bererako.

g) Dirulaguntzaren xede diren ondasunak gutxienez ere 3 urtez edukitzea etenik gabe enpresak Nafarroan duen jarduerari atxikita, inbertsioak abian jartzen direnetik hasita, edo ondasunaren balio-bizitzak iraun bitartean, hori laburragoa bada. Ondasunak erregistro publiko batean inskribatzen ahal badira, epe hori gutxienez zazpi urtekoa izanen da. Inbertsioak abian jartzen direnetik hasiko da epe hori kontatzen.

Gerora sortutako arrazoi bat dela kausa, dirulaguntza jasotzen duen enpresak dirulaguntzaren xedeko saltegiko merkataritza jarduera utzi behar baldin badu, xedearen gaineko betebeharra beteta dagoela ulertuko da, eta, beraz, ez da laguntza itzuli beharko baldin eta bermatzen baldin bada saltegi horretan txikizkako beste merkataritza jarduera batek jarraituko duela (deialdian diruz lagungarriak izateko modukoak hartzen direnetako bat) eta han kokaturik jarraitzen badu apartatu honetan ezarritakoaren arabera dagokion epea bukatu arte. Berdin jokatuko da enpresa onuradunak uzten badu merkataritza ibiltaria.

Hori gertatuz gero, enpresa onuradunak egoera horren berri eman beharko du edozein erregistro ofizial erabiliz, nahikoa aurrerapenarekin eman ere. Halako kasuetan, dirulaguntza hartu duen enpresak zituen betebehar guztietan subrogatuko da saltegi horretan merkataritza-jarduera bere gain hartzen duen enpresa edo salmenta ibiltarian jarraitzen duena.

Dirulaguntza jaso bada garapen teknologikoko proiektu batengatik (GTP), diruz lagundu diren merkataritza elektronikoko plataformak eta IKT soluzioak gutxienez 3 urtez mantendu behar dira jardunean, inbertsioak martxan jartzen direnetik kontatzen hasita.

h) Dirulaguntzaren publizitate egokia ematea, ondotik zehazten den moduan eta 3 urtean, dirulaguntza ematen duen ebazpenaren egunetik aurrera:

–Kartel bat jarriko da saltegian argi ikusteko moduko toki batean, laguntzaren fitxan eskura dagoen ereduaren arabera.

–Gainera, garapen teknologikoko proiektuak ezartzeko inbertsioen kasuan, enpresaren web orrian honako testu hau txertatuko da: “Enpresa honek Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso du, txikizkako merkataritza enpresen lehiakortasuna eta digitalizazioa hobetzeko eta merkataritzan ekintzailetza sustatzeko dirulaguntzen 2020ko deialdiaren bitartez”.

–Denda-ibilgailua erosi edo egokitzeko inbertsioen kasuan, izen komertziala edo sozietate izena izanen dute denda-ibilgailuek, baita Nafarroako merkataritzaren marka ere; horren erabilera eskatzeko, laguntzaren fitxan horretarako dagoen esteka erabiliko da.

i) Dirulaguntzaren xedeko jarduerak hedatzeko materialetan, publizitate euskarrietan eta jarduketa guztietan, emakumea diskriminatzen duten irudiak saihestuko dira, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta eginkizunen pluraltasuna sustatuko; arreta jarriko da hizkera inklusiboa erabiltzeko. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako jardueraren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Oinarri arautzaile hauetan edo Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, onartutako dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzen ahalko da edo diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, ordaindu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

Zehazki:

a) Justifikazio-agiriak 10. oinarrian ezarritako epea iraganda baina 2020ko urriaren 31 baino lehenago aurkezten bada, %10 murriztuko da ordainduko den dirulaguntza. Egun hori baino beranduago aurkezten bada, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdutzat joko da.

b) Diruz lagundutako jarduketak prezio merkeagoan egiten badira, murrizketa hauek eginen dira:

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik %75era bitarteko prezioan egiten bada, azken dirulaguntza %50 murriztuko da.

–Diruz lagundutako jarduketaren %50etik beherako prezioan egiten bada, galdutzat joko da emandako laguntza kobratzeko eskubidea.

c) Oinarri honen g) letrako 1. zenbakian ezarritako epeak betetzen ez badira, itzuli beharreko zenbatekoa zuzenki proportzionala izanen da betetzeko dagoen denborarekiko.

d) Errespetatzen ez bada inbertsioak abian jartzeko edo jendearentzat irekitzeko ezarri den data (2020ko abenduaren 1a), oinarri honetako c) letrako 1. zenbakian ezarri dena, edo, merkataritza ekintzailetzaren proiektu batean, EJZ aurkezten ez bada egun horretarako, jasotako diru kopuru guztiak itzuli beharko dira, behar diren berandutze-interesekin batera.

13. oinarria–Dirulaguntzaren bateragarritasuna eta “de minimis” laguntzen izaera.

1. Dirulaguntza hauek bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, jarduketa beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

2. Deialdi honetako dirulaguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 (EB) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (2013. 352. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, abenduaren 24koa).

Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako “de minimis” laguntza guztien batura ezin da 200.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2 artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.

Horretarako, interesdunek kasuan kasuko zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak aitortu beharko dituzte eskabide-orrian.

14. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako dirulaguntzak Ogasuneko Ministerioaren Dirulaguntzen Datu Base Nazionalaren bitartez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), honako hauek adierazita: deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egotzi zaion, onuradunak eta emandako diru kopurua.

Halaber, laguntzaren fitxan argitaratuko dira deialdi honen emaitzak.

15. oinarria.–Oinarri arautzaile hauen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iragarkiaren kodea: F2006106