146. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Irunlarrea ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziarena (XVII/Z-1 unitate integratua). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-JUN-20 (7/CU).

“Irunlarrea ospitaleen eremua antolatzeko Plan Berezia (U.I. XVII/Z-1) aldatzeko dokumentuari hasierako onespena eman ondoren (JOB 20-01-2020 5/US), jendaurrean jarri da, eta ez da alegaziorik aurkeztu; IKUSIRIK Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren 2020ko apirilaren 7ko txostena; ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoak 2020ko apirilaren 22an aurkeztutako testu bategina, eta bat etorriz Hirigintza Gerentziako arkitektoaren eta letraduaren 2020ko maiatzaren 5eko txostenarekin,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Irunlarrea ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziko aldaketa-agiriaren testu bategina (U.I.: XVII/Z-1), sustatu dutena Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak, eraikigarritasuna handitzeko, eraikinean solairu bat gehituz, B+3 izatetik B+4 izatera.

2. Igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat Nafarroako Gobernuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.

3. Jakinaraztea erabaki hau Juan Francisco Bello Fernándezi, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ordezkaritzan, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuari, Eneko Ardaiz Ganuzari, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ordezkari diharduen aldetik, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamenturi eta Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiari.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko ekainaren 22an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

ERANSKINA

Plan Bereziaren aldaketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2006472