145. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1475/2020 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emanda, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzen duena. Ebazpen horren bidez deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko. Ebazpena 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7koan.

5.1 oinarriak ezartzen du honako hauek osatuko dutela kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Joaquín Sanz Ureta jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Teknologien Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaiburua: Alberto Solchaga Ibero jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Itziar Arrieta Salinas andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko, Herritarrekiko Harremanetako, Kultura eta Kiroleko eta Enpleguko arloetako Proiektuen Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Fernando Izco García jauna, sistema informatikoetako goi mailako teknikaria Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Lurraldeko Informazio Sistemen Atalean.

–Epaimahaikidea: María Teresa Mutilva Contreras andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Atariak eta Ezagutza Kudeatzeko Bulegoko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Alberto Frías Pardo jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Historia Elektronikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: César Valencia Guembe jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Carlos Bolea Aguilar jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide idazkaria: Sergio Galindo Saldías jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Ekoizpen Ataleko burua.

Mahaikide idazkariaren ordezkoa: Andrés Garde Gurpegui jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazio Sistemen Ataleko burua.

Eta 5.3 oinarriak ezartzen du kalifikazio epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diotela, eta organo dei egileari hala adierazi, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan abstentziorako jasota dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 17ko 436/2020 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen, zeina 2020ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 25ekoan.

Onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda ikusirik, Sergio Galindo Saldías jaunak, María Teresa Mutilva Contreras andreak, Fernando Izco García jaunak eta Andrés Garde Gurpegui jaunak jakinarazi dute kalifikazio epaimahaiko kide izateaz abstenitzeko arrazoiak dituztela.

Hori horrela, bidezkoa da deialdi horretako 5. oinarria aldatzea, eta kalifikazio epaimahaiaren behin betiko osaera finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako goi mailako teknikari izateko sei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiaren barruan, kalifikazio epaimahaiaren osaera aldatzea. Hortaz, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 21eko 3321/2019 Ebazpenaren 5. oinarrian ezarritako osaera zuzentzen da, honako hauek osatuko baitute kalifikazio epaimahaia:

–Epaimahaiburua: Joaquín Sanz Ureta jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Teknologien Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko mahaiburua: Alberto Solchaga Ibero jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Juan Antonio Rozas Aranguren jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Administrazio Elektronikoko, Ogasuneko, Giza Baliabideetako eta SITNAko Zerbitzuko zuzendaria.

Ordezko epaimahaikidea: Julia Bermejo Parrra andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Administrazio Elektronikoaren Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: Alberto Frías Pardo jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Osasun Historia Elektronikoaren Ataleko burua.

Ordezko epaimahaikidea: Miguel Condearena Ortega jauna, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Informazio Sistema Zentralen Ataleko burua.

–Epaimahaikidea: César Valencia Guembe jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

Ordezko epaimahaikidea: Carlos Bolea Aguilar jauna, Langileen Batzordearen ordezkaria.

–Epaimahaikide-idazkaria: Itziar Arrieta Salinas andrea, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko, Herritarrekiko Harremanetako, Kultura eta Kiroleko eta Enpleguko arloetako Proiektuen Ataleko burua.

Mahaikide-idazkariaren ordezkoa: José Manuel Vázquez López jauna, sistema informatikoetako goi mailako teknikaria Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Telekomunikazioetako eta Digitalizazioko Zuzendaritza Nagusian.

2. Ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, alarma-egoeraren deklarazioa bukatu eta hurrengo egun baliodunetik hasita, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta COVID-19ari aurre egiteko premiazko neurri osagarriak onesten dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege-dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2006467