144. ALDIZKARIA - 2020ko uztailaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

486E/2020 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe gelditu direla zenbait espezialitatetako barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk, merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen deialdian eskaini zirenak, den-denak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 24ko 136E/2020 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialisten 68 lanpostu huts betetzeko merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez. Deialdi hori 2020ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20koan.

Deialdian, espezialitate hauetako lanpostuak eskaini ziren, besteak beste: Anatomia Patologikoaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts; Digestio Aparatuaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts; Kirurgia Orokorraren eta Digestio Aparatuaren Kirurgiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts; Ospitaleetako Farmaziaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts; Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1; Barne Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts; Mikrobiologia eta Parasitologiaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts; Nefrologiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts; Neumologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1; Neurologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1; Oftalmologiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts; Onkologia Medikoaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts; Otorrinolaringologiaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts; Psikiatraren arloko fakultatibo espezialisten 9 lanpostu huts; eta Urologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1; den-denak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako.

Eskaerak aurkezteko epea bukatuta eta aurreko paragrafoan adierazitako espezialitateetan izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lanpostu horiek bete gabe gelditu direla deklaratzea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe gelditu direla Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan lekualdatze lehiaketa bidez betetzekoak ziren barrutiko fakultatibo espezialisten lanpostu huts batzuk, espezialitate hauetakoak:

–Anatomia Patologikoaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Digestio Aparatuaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts.

–Kirurgia Orokorraren eta Digestio Aparatuaren Kirurgiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Ospitaleetako Farmaziaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Barne Medikuntzaren arloko fakultatibo espezialisten 5 lanpostu huts.

–Mikrobiologia eta Parasitologiaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts.

–Nefrologiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Neumologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Neurologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

–Oftalmologiaren arloko fakultatibo espezialisten 2 lanpostu huts.

–Onkologia Medikoaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts.

–Otorrinolaringologiaren arloko fakultatibo espezialisten 3 lanpostu huts.

–Psikiatraren arloko fakultatibo espezialisten 9 lanpostu huts.

–Urologiaren arloko fakultatibo espezialisten lanpostu huts 1.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluetan xedatutakoarekin bat eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2020ko ekainaren 16an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F2006115