142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 24an hartua, Ribaforadako “El Cierzo” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa onetsi zuen otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuak xedatzen du Bigarren Hezkuntzako institutuak Nafarroako Gobernuak sortuko dituela.

Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiak txosten-proposamen bat aurkeztu du Ribaforadako “El Cierzo” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzeko.

Tuterako “Benjamín de Tudela” eta “Valle del Ebro” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutuen espazioa aski ez denez haiei atxikitako herrien hezkuntza-eskaria asetzeko, Hezkuntza Departamentuak xedatu zuen ikastetxe berri bat eraikitzea Ribaforadan, eskualde horretako eskolako populazioaren igoerari erantzuteko, eta baimena eman zuen behin-behinekoz ari zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen ikasmailako 3 unitate, A eta G ereduetakoak, Ribaforadako “San Bartolomé” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoaren instalazioetan 2019-2020 ikasturtean.

Nafarroako Eskola Kontseiluak edo Hezkuntzako Batzorde Nagusiak egina du espedientearen gaineko txostena, eta irakasleen ordezkari sindikalei ezagutzera eman zaie.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU

1. 2020ko uztailaren 1eko ondorioekin, honako datu hauek dituen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako institutua sortzea:

–Ikastetxearen kodea: 31014943.

–Izen generikoa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua.

–Behin-behineko izen espezifikoa: El Cierzo.

–Helbidea: Valle del Roncal 28, behea.

–Herria: Ribaforada.

–Udalerria: Ribaforada.

–Titularra: Hezkuntza Departamentua.

–Hizkuntza ereduak: G eta A, atzerriko hizkuntzetan irakasteko programekin.

–Ematen dituen irakaskuntzak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

–Ikastetxeko gehieneko ikasle kopurua: 12 unitate, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoak (3 lerro oso).

2. Baimena ematea irakasle ez diren langileen lanpostu hauek sortzeko, eta gero haiek aldi baterako betetzeko, Ribaforadako “El Cierzo” Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuaren plantilla organikoan:

–Administrari laguntzaileen lanpostu bat, lanaldi osokoa.

–Atezain lanpostu bat, lanaldi osokoa.

–Mantentze-lanetako ofizialen lanpostu bat, lanaldi osokoa.

3. Hezkuntzako kontseilariari ahalmena ematea erabaki honetan ezarritakoa garatzeko eta gauzatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

4. Erabaki hau Ribaforadako Udalari jakinaraztea eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusira, Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusira, Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Hezkuntza Departamentuko zerbitzuetara igortzea.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2020ko ekainaren 24an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2006627