142. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Tebas-Muru Artederretako Udalak, 2020ko ekainaren 16ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen espediente batzuk, 2020ko gastu-aurrekontuan kreditu-gehigarriak gaitzeko. Hona hemen:

3/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 8.153,40 eurokoa, “Etxebizitza eta Eraikinak Birgaitzeko Bulegoaren hirigintzako aholkularitza” 1 1522 4820001 gastu-partidan; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

4/2020 aurrekontu-aldaketa: kreditu-gehigarria gaitzeko espedientea, 4.257,99 eurokoa, “Osasun kontsultategiaren garbiketa” 1 3121 2270001 gastu-partidan; gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da, zenbateko berean.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek azter ditzaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Tebas-Muru Artederretan, 2020ko ekainaren 17an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L2006184