141. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan 2020an aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak

Beriaingo Udalak, 2020ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik abenduaren 23ko 29/2019 Foru Legea, abenduaren 24koa, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa, zeinetan ezartzen diren 175.2 artikuluan finkatutako gehieneko koefizienteak, ondorioak 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituztelarik.

Kontuan harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluak ezartzen duela ez dela behar ez ordenantzarik ez erabakirik hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko, nahiz eta Udalak onetsi beharko dituen zerga-kuotak finkatzeko tresnak (koefizienteak eta tasak).

Ikusirik Ogasun Batzordearen 2020ko maiatzaren 14ko irizpena,

Ikusirik Udaleko kontu-hartzailearen txostena,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea lurren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak (balio-gehikuntza noiz sortzen den, horren araberakoak) eta kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Honako hauek dira:

SORTZEALDIA

KOEFIZIENTEA

KARGA-TASA

20 urte edo hortik gora

0,60

%18

19 urte

0,47

%18

18 urte

0,49

%18

17 urte

0,09

%18

16 urte

0,09

%25

15 urte

0,06

%25

14 urte

0,06

%25

13 urte

0,06

%25

12 urte

0,06

%25

11 urte

0,06

%25

10 urte

0,06

%25

9 urte

0,06

%25

8 urte

0,06

%25

7 urte

0,06

%25

6 urte

0,08

%25

5 urte

0,26

%25

4 urte

0,33

%25

3 urte

0,24

%25

2 urte

0,15

%25

1 urte

0,07

%25

Urtebete baino gutxiago

0,07

%25

Bigarrena.–Koefizienteak automatikoki eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeak ezarritako indarreko gehieneko koefizienteen arabera.

Hirugarrena.–Aurreko puntuan ezarritakoak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik izanen ditu ondorioak.

Beriainen, 2020ko ekainaren 8an.–Alkatea, Oscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L2005717