140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Udal Planaren aldaketa egituratzailea, Campoestella bidearen eta Lizarrako bide zaharraren eremuan. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2020ko ekainaren 17an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Leringo Udal Planaren aldaketa egituratzailea, lurzoruaren babes araubideari dagokiona: “Lurzoru urbanizaezinaren kategorien mugaketa berrikustea, Campoestella bidearen eta Lizarrako bide zaharraren eskuinaldean”. Sustatzailea Javier Guembe Rodríguez da.

Espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 77.2.d) artikuluarekin.

Lerinen, 2020ko ekainaren 18an.–Alkatea, Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2006245