140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Aldaketa xehatua, Carcarko Udal Planeko hirigintzako araudi partikularraren 1.2.5 apartatuan. Hasierako onespena

Carcarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Carcarko Udal Planeko antolamendu xehatuko determinazioetan (hirigune historikoko estalkien baldintza estetikoak). Carcarko Udalak berak sustatu du aldaketa.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; halaber, aditzera ematen da dokumentazioa interesdunen eskura dagoela udal bulegoetan, egoki jotzen dituzten iradokizunak edo alegazioak egin ahal ditzaten.

Carcarren, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2005424