140. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2020rako Plan ekonomiko-finantzarioa. Onespena

Carcarko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onestea Carcarko Udaleko 2020ko ekitaldirako Plan ekonomiko-finantzarioa, aurrekontu egonkortasunaren xedea ez betetzearen ondoriozkoa (2019ko aurrekontuaren likidazioan agerian gelditu denez). Haren kopia espedientean dago, behar bezala eginbidetuta.

Bigarrena.–Onetsitako plana Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira igortzea 5 egun naturaleko epean, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora bidal dadin, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aditzera emateko ez beste deusetarako, Carcarko Udaleko Plan ekonomiko-finantzarioaren onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Gardentasun Atarian.

Carcarren, 2020ko ekainaren 2an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L2005422