14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Diru-bilketarako egutegia 2020an

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2020ko egutegia, 2019ko azaroaren 23ko osoko bilkuran onetsia.

ZERGA

ORDAINTZEKO EPEA

ORDAINAGIRIA KARGATZEKO DATA, HELBIDERATUA BADAGO

Herri-lurrei eta errentamenduei buruzko zerga

Martxoa

2020-03-30

Zirkulazioari buruzko zerga (TMIZ)

Apirila

2019-04-30

Kontribuzioari buruzko zerga: Sei hilabetekoa

Ekaina

Abendua

2020-06-30

2020-12-15

Jarduera ekonomikoen gaineko zerga (JEZ)

Azaroa

2020-11-13

Bando-iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, ez da udal zergak kobratzeko abisua igorriko paperean. Beraz, herritarrei eskatzen diegu datak gogora ditzaten gastuen aurreikuspena egiteko.

Ordainagiriak kontsulta daitezke www.barasoain.net herritarren karpetan edo Udalaren Idazkaritzan.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legean xedatuarekin bat, argitaratzen da Udalaren aldizkako karga-tasen diru-bilketarako 2020ko egutegia, 2019ko azaroaren 23ko osoko bilkuran onetsia.

Helbideratu gabeko ordainagiriak haietan aipatzen diren finantza entitateko banku bulegoetako edozeinetan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak adierazitako egunean pasako dira kontuetara.

Ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Arautegi Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Barasoainen, 2019ko abenduaren 17an.–Alkate udalburua, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1916741