14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta udal zergak 2020rako. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketak honako tasa eta prezio publiko hauek arautzen dituzten udal ordenantzetan: Agiriak egin eta tramitatzeko tasak, Ur horniduraren tasak, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tasak, Udalaren baskula erabiltzeko prezio publikoak, Irekitzeko lizentzien tasak eta Hirigintzako jarduketetarako tasak, Herri-lurretako aprobetxamenduen kanonak, Larraintzarko Benta Gizarte Etxea eta udal eraikinetako gainerako lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta udal karpa alokatzeko prezioak. Horiez gainera, ondotik ematen diren udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak finkatu dira 2020ko ekitaldirako.

Aldaketa espediente hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Larraintzarren, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1916765