14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udal ordenantza, Murchanteko Musika Eskolako 2019-2020 ikasturterako tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Murchanteko Udalak, 2019ko irailaren 16an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Murchanteko Musika Eskolako tasak arautzen dituen udal ordenantza. 2019ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen. Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik egin gabe, behin betiko onetsi da delako ordenantza. Haren testua osorik argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Murchanten, 2019ko abenduaren 2an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

ERANSKINA

Tarifak Udalaren Musika Eskolako 2019-2020 ikasturteko ikastaroetan parte hartzeko

Matrikula, irakasgai bakoitzeko: 20 euro/urtea/irakasgaia.

Txikien banda: 10 euro hilean.

Musikaren eta Musika Tresnen hastapena (7 urte): 35 euro hilean.

Musika eta mugimendu lantegia (6 urte): 15 euro hilean.

Musikaren hastapena (7 urte): 15 euro hilean.

Musika Hizkuntza, 1. mailatik 4.era: 21,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 5. maila: 19,00 euro hilean.

Musika hizkuntza, 6. maila: 19,00 euro hilean.

Kontserbatoriorako sarbidea: 25 euro hilean.

Helduak: 15 euro hilean.

Instrumentuak:

–Hastapena (20 minutu): 20 euro hilean.

–Lehen maila: 28,00 euro hilean.

–Bigarren maila: 31,00 euro hilean.

–Hirugarren maila: 31,00 euro hilean.

–Laugarren maila: 33,00 euro hilean.

–Borzgarren maila: 35,00 euro hilean.

–Seigarren maila: 35,00 euro hilean.

–Helduak + musika tresnen taldea: guztira, 48,00 euro hilean - (46+2).

Tarifa horiek 2019ko irailetik 2020ko ekainera bitarte aplikatuko dira, Musika Eskolaren ikasturtean alegia, eta indarrean jarraituko dute harik eta tarifa berriak argitaratzen ez diren arte.

Matrikula egiteak berarekin dakar, norbera zein irakasgaitan matrikulatuta dagoen, ikasturtea bukatu arteko kuota guztiak ordaintzea (iraila-ekaina).

Lehen ordainagiria irailean igorriko da, eta matrikula eta lehen kuota bilduko ditu batera.

Klaseak emanen dira baldin eta ezarritako gutxieneko kopurua badago.

Bi ordainagiri ordaindu gabe metatzea arrazoi aski izanen da kasuan kasuko ikastarotik kanporatzeko, jakinarazpenik edo aldez aurreko gaztigurik behar izan gabe.

Aurreko ikasturtean edo horren aurrekoetan hiru ordainagiri edo gehiago itzuli dituztenek aurretik ordaindu beharko dute ikasturte osoa ikasturte berrian matrikulatu nahi badute; gainera, nahitaez ordainduta izan beharko dituzte aurreko ordainagiri guztiak.

Itzulitako ordainagiri bakoitzari horrek sortzen duen itzulketa gastua gehituko zaio (5 euro, gutxienez). Itzulitako ordainagiriei edo borondatezko epetik kanpo ordaindutako ordainagiriei errekargua gehituko zaie, indarra duen legean ezarritako eran.

Musika Eskolan ordaindu beharreko tasetan %20ko beherapena eginen zaie familia ugariei edota guraso bakarreko familiei, betiere hori frogatzerik badute. Beherapen hori aplikatuko da lehenbiziko seme-alabarengandik hasita.

Familia ugariak izanen dira 25 urtetik beheitiko 3 seme-alaba dituztenak, baita bi seme-alaba dituztenak ere, baldin eta horietariko batek gutxienez ere %33ko minusbaliotasun aitortua badu; baita guraso bakarreko familiak ere.

Erroldaturik ez daudenek %30eko igoera izanen dute ordaindu beharreko tarifetan.

Iragarkiaren kodea: L1916606