14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Milagroko Udalak, 2019ko abenduaren 27ko bilkuran, erabaki zuen Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia onestea. Hartara, jaiegun izanen dira ondotik ematen diren egunak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: San Blas, jaieguna herrian.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilak 9: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzioaren Egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta 2020ko lan egutegian ezarri diren gainerako jaiegunetan. Era berean, udal bulegoak itxiak egonen dira irailaren 7an, 8an eta 9an (astelehena, asteartea eta asteazkena), herriko jaiak baitira.

Baliogabeak izanen dira, 2020an epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Milagron, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Pardo Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1916828