14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Ledean, 2019ko abenduaren 27an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1916738