14. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete dadin hondakinak kudeatzeko teknikariaren funtzionario-lanpostu bat

Baztango Udaleko 2019-09-13ko Tokiko Gobernu Batzordeak, 4.3 puntuan, Udalaren zerbitzurako Hondakin teknikari lanpostuaren deialdia onartu zuen, oposizio-lehiaketa bidez eta behin betiko betetzeko. 2019-10-18ko Tokiko Gobernu Batzordearen 4.8 puntuan deialdiaren zuzenketa egin zen. Oinarriak ondotik ematen dira.

Baztanen, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Joseba Xabier Otondo Bikondoa.

OINARRIAK

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea Baztango Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko teknikari lanpostu bat betetzea da, oposizio-lehiaketaren bidez eta behin betirako kontratuarekin, hiri-hondakin solidoen kudeaketarako.

Eskatutako euskara ezagutza maila C1 da (ulermena eta mintzamena C1, irakurmena eta idazkera C1).

1.2. Oposizio-lehiaketa hau eginen da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan ezarritakoari jarraituz, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi baitzen.

1.3. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategineko B mailari dagokiona izanen da urteko lansari gordina. Horretaz gain, bereak izanen ditu Udalak erabakitako osagarriak.

1.4. Lan araubidea lanaldi osokoa izanen da eta ordutegia zerbitzuko beharretara egokituko da. Ordutegi hori edozein unetan alda lezake Udalak.

1.5. Beteko dituen eginkizunak bere maila eta kategoriari dagozkionak izanen dira, hala nola: Ingurumen-inpaktuak identifikatzea eta hiri hondakinen kudeaketaren kostuen analisia egitea, horretarako hondakinen sailkapen eta karakterizazio egokia eginez; hondakinetan dauden errekurtsoak berreskuratzeko ikuspegiak bilatzea eta balioztatzea; hiri hondakin mota ezberdinak ezagutzea, baita haiek tratatzeko aukerak ere; aukerak bilatzea birziklatzeko, energia berreskuratzeko, konpostajerako edo egoera bakoitzari hobekien egokitzen zaiona aukeratzea; prozesuak optimizatzea eta kostuak murriztea hondakinen kudeaketaren bitartez (hondakinei aplikatzen zaizkien lege betebeharrak, kudeaketa integratuko sistemetan parte hartzeko aukera, hondakinak gutxitzeko azterlanak eta planak egitea eta abar). Horietaz gain, Udalak hondakinen kudeaketarako egoki iritzi duen bertze edozein eginkizun ere bete beharko du.

1.6. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko gutxieneko jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

1.7. Kontratuak hilabeteko probaldia izanen du.

2.–Izangaien betebeharrak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko estaturen batekoa, edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzen den estaturen batekoa.

Orobat, parte har dezakete espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek, edo aipatu nazioarteko itunen aplikazio eremuan sartutako estatuetako herritarren ezkontideek, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak baldin haien kontura bizi badira.

b) Hamasei urteak beteak izatea eta gehieneko erretiro-adinera iritsi ez izatea.

c) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, hauetako ikasketa titulu bat edukitzea: Unibertsitateko diplomadun edo Gradudun titulua; edo balio bereko beste bat izatea, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina.

d) B1 mailako gida baimena edukitzea.

e) Euskara maila. C1 mailako titulua edo baliokidearen bidez akreditatuta. Titulurik eduki ezean izangaiak proba bat gainditu beharko du hizkuntz gaitasun nahikoa duela frogatzeko, azaroaren 15eko 103/2017 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

f) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

g) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udal erregistroan aurkeztu beharko dira, Elizondon, edo urriaren 1eko 39/2015 Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura legeak ezartzen duenaren arabera. Horretarako hilabete bateko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten ziurtatu aurretik.

Eskabideak postaz igortzen badira edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura legeak ezartzen duen beste prozedura bidez, interesdunak zer egun eta ordutan egiten den frogatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, posta elektronikoz (baztan@baztan.eus); betiere, eskabideak aurkezteko epean.

Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetako epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Eskabideak deialdi honetan III. eranskinean argitaratzen den ereduari lotu behar zaizkio. Haietan izangaiek eskabideak aurkezteko ezarritako epea amaitzen den egunean eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela adierazi beharko dute.

3.2. Behar bezala betetako eskabidearekin batera, deialdian eskatu eta ondoren zehazten diren baldintza nahiz beharkizun hauek betetzen direla frogatzen duten agiriak erantsiko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua.

b) 2. oinarrian galdetzen diren baldintzen fotokopia konpultsatua.

c) I. eranskinean azaltzen den merezimenduaren baremoaren arabera, alegatzen diren merezimendu guztien frogagiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak).

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea akiturik, lehendakariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta aginduko du Baztango Udaleko iragarki-taulan eta web gunean (www.baztan.eus) argitaratzea.

4.2. Behin-behineko zerrendaren aurka erreklamazioak eta zuzenketak egin ahalko dira, zerrenda hori argitaratu eta 5 egun balioduneko epearen barrenean.

4.3. Behin erreklamazioak erantzunda, eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda ebazpen bidez onetsi, Baztango Udaleko iragarki-taulan eta web gunean (www.baztan.eus) argitaratuko da. Ebazpen berean zehaztuko da oposizio-lehiaketaren probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

4.4. Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdian eskatutako betebeharrak betetzen direla aitortzeko. Izangaiek aurkeztutako dokumentazioa edo Udalak bere eskuetan daukana aztertuta, eskatutako baldintzetako bat betetzen ez dutela ohartuz gero, interesdunek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

5.–Epaimahaia.

5.1. Oposizio-lehiaketa honen epaimahaia honako hauek osatuko dute:

–Mahaiburua: Joseba Otondo, Baztango Alkatea.

Ordezkoa: Xabier Maia, Baztango alkate ordea.

–Mahaikidea: Txomin Elgorriaga, hondakin teknikaria.

Ordezkoa: Victor Mur, Nafarroako Partzuergoko hondakin teknikaria.

–Mahaikidea: Silvia Ruiz de Larramendi, Izarbeibarko Mankomunitateko ingurumen teknikaria.

Ordezkoa: Olatz Garde, Sakanako Mankomunitateko hondakin teknikaria.

–Mahaikidea: Oscar Rubio, Izarbeibarko Mankomunitateko ingurumen teknikaria.

Ordezkoa: Miguel Angel Arrastio, Erriberagoineneko hiri hondakin solidoak kudeatzeko Mankomunitateko kudeatzailea.

–Mahaikidea: Baztango Udaleko langileen ordezkaria. Ana Pilar Larruy.

Ordezkoa: Baztango Udaleko langileen ordezkaria. M.ª Elena Urtasun.

–Idazkari lanetan: Baztango Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Zubieta eta Iturengo Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautapen probak hasi aitzin eratu beharko da. Ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, bere kideen gehiengo osoa agertu gabe.

Organo kolegiatuaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Sektore Publikoaren Erregimen Juridikoan, urriaren 1eko 40/2015 Legean ezartzen diren abstenitzeko eta errefusatzeko arauak aplikatuko dira.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek laguntza emanen diete epaimahaikoei, nork bere espezialitate teknikoan.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzerakoan, bertan probaren egun, ordu eta tokia zehaztuko dira.

Behin ariketa bakoitza amaituta Epaimahaiak ikusgai paratuko ditu, Baztango Udaleko iragarki-taulan eta webgunean, hurrengo ariketako lekua, data eta ordua eta, baita, lortutako puntuak ere.

Epaimahaiak egun berean ariketa batzuk edo guztiak egiteko erabakia hartu ahal izanen du.

Agertzen ez diren izangaiak kanporatuta geratuko dira.

6.2. Oposizioaldia: ariketa hauek izanen ditu:

–Lehen ariketa: Epaimahaiak II. eranskineko gaien inguruan egiten dituen galderak erantzun beharko dira, idatziz. Test motakoa izanen da eta erantzun okerrak ez dira zigortuak izango.

–Bigarren ariketa: ariketa praktikoak izango dira, epaimahaiak erabakiko dituenak, II. eranskineko gaiei buruzkoak.

Oposizioko balorazioa guztira 70 puntukoa izan daiteke gehienez ere, honela banaturik:

–Lehen ariketa: 40 puntu lortu ahalko dira gehienez, eta ariketa gainditzeko, gutxienez, 20 puntu lortu beharko dira.

–Bigarren ariketa: 30 puntu lortu ahalko dira gehienez, eta ariketa gainditzeko, gutxienez, 15 puntu lortu beharko dira.

Oposizio-lehiaketan 100 puntu emanen dira gehienez. Berdinketa balego, oposizio prozesuan puntu gehien lortu dituen pertsonak lehentasuna izanen du, eta hala ere, berdinketa hausten ez bada zozketa eginen da izangaien artean.

6.3. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira eta bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

6.4. Lehiaketa.

Oposizioaldiaren lehen eta bigarren fasea gainditu duten izangaiei soilik balioztatuko zaizkie merituak, betiere prozesuan onartuak izateko aurkeztu duten eskabideari atxikitako dokumentazioaren arabera, I. eranskinean ezarritako baremazioaren arabera. Lehiaketan gehienez ere 30 puntu emanen dira eta ez da inor baztertuko.

7.–Gainditu duten izangaien zerrenda.

Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak Baztango Udaleko iragarki-taulan eta web gunean ikusgai paratuko du azterketa gainditu dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondoren.

Probak gainditu dituzten pertsonekin izangaien zerrenda bat osatuko da udalaren aldi baterako lan beharretarako edota ordezkapenetarako.

8.–Errekurtsoak.

Deialdi honen kontra, baita bere oinarri eta egintzen kontra ere, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza argitaratzen edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Baztango Udalari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Baztanen, 2019ko irailaren 13an.–Alkatea, Joseba Xabier Otondo Bikondoa.

I. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa: Gehienez 30 puntu

a) Prestakuntza ikastaroak: gehienez 15 puntu.

Postuaren funtzioekiko erlazionatutako materietan hobetzeko ikastaroen asistentzia-ziurtagiri edo titulu bakoitzagatik:

–15 ordu bitarteko ikastaroak: puntu 1 ikastaro bakoitzeko.

–16-30 ordu bitarteko ikastaroak: 2 puntu ikastaro bakoitzeko.

–30 ordu baino gehiagoko ikastaroak: 3 puntu ikastaro bakoitzeko.

Masterrak, graduondoak eta ingurumen arloko unibertsitate espezializazioa, hondakinen kudeaketarekin harremana dutenak, 5 puntu titulu bakoitzeko.

b) Laneko experientzia: gehienez 15 puntu.

–Arlo publikoan bete beharreko lanpostuaren gisako lanpostuan aritutako urte bakoitzeko, 3 puntu urte bakoitzeko.

–Arlo pribatuan bete beharreko lanpostuaren gisako lanpostuan aritutako urte bakoitzeko, 1,5 puntu urte bakoitzeko.

Urtebetetik beherako aldiak proportzionalki puntuatuko dira, hilabeteko lanaldia gutxienekoa izanik puntuatzeko.

Fase honetan, esperientzia egiaztatzeko aurkeztu beharreko frogagiriak: enpresa ziurtagiriak edo lan kontratuak.

II. ERANSKINA

Gaiak

1.–Baztango ordenantzak: “Baztan Haraneko Ordenantza, Zerga eta Paramentu berriak”.

2.–Baztango Ordenantza fiskala, hiri hondakin solidoak bildu tratatu eta aprobetxatu edo desegiteko eta zerbitzu horri loturik dauden gainerako jarduerak egiteko tasak arautzen dituena.

3.–Nafarroako Toki-Administrazioa, 6/1990 Foru Legea: toki-erakunde motak, konpetentziak eta funtzionamendu-erregimena.

4.–Hondakinen 14/2018 Foru Legea.

5.–Baztango hondakin bilketa zerbitzuak (web orrian).

6.–Nafarroaren Hondakinen Plana 2017-2027: etxeko hondakinak eta materia organikoa.

7.–Hondakinei eta Lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legea.

8.–Ontziei eta ontzien hondakinei buruzko 11/1997 Legea.

9.–Hondakinei buruzko Europako zuzentaraua (EBko 2018/851 Zuzentaraua).

10.–Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legea: Prozedura Administratiboa: hastapena, izapidea eta instrukzioa, amaiera.

11.–2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa. Atariko Titulua. Lehenengo Tituluaren I, II., III, IV. kapituluak eta Lehengo Tituluaren V. kapituluaren 3. sekzioa.

12.–4/2005 Foru Legea, ingurumena babesteko esku hartzeari buruzkoa. Atariko Titulua. III. Titulua IV. Titulua eta VI. Titulua.

III. ERANSKINA

Eskaera-orria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2000044