137. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen oposizio deialdiaren aurka.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko prestakuntzako eta enpleguko erdi mailako tituludunen hogeita zazpi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian, Miguel Arana Salas jaunak, Benjamín Álvarez García jaunak, Paula Porres García andreak, Esther Calleja Leoz andreak, Francisco Javier Pérez Navascués jaunak eta María Jesús Campo Martínez andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte deialdia onesten duen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak abenduaren 16an emandako 3506/2019 Ebazpenaren aurka (2020ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 17koan).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek, aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoen kopia bidal dakien eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori; halaxe xedatu baita Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 12an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2006058