134. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Hiri-jarduketarako plan berezia Antso Jakitunaren karrikako 25. zenbakian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2020ko ekainaren 5ean emandako 75/2020 Ebazpenaren bitartez hasiera batez onetsi zen Hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, igogailua paratzeko Antso Jakitunaren karrikako 25. zenbakian, Antso Jakitunaren karrikako 25. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Los Arcosen, 2020ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L2005577