131. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Oharra, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarena, jendaurrean jartzen duena Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal- mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko lanetan interesa dutenei:

Lehendabizikoa.–Ingurumeneko zuzendari nagusiak irailaren 19an eman 41/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen hasiera ematea Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko espedienteari. 2019ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28koan. Gero, dokumentu-funts bat bildu zen, baita udal-mugarte bakoitzean egindako landa-lana ere.

Bigarrena.–Hilabete batez egonen da jendaurrean Itzagaondoko, Urrotz-Hiriko, Longidako eta Agoizko udal-mugarteetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta berritzeko eta haien inbentarioa egiteko proposamena, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo COVID-19agatik deklaratutako alarma-egoera bukatu ondoko lehenbiziko egun baliodunetik aurrera, alarma-egoeran argitaratzen bada.

Proposamen horren laburpena ikusgai dago udalerri bakoitzeko proiektua bukatzeko ekintza publikoa jaso zuten aktetan (ekintza publiko horren bidez jendaurreko epea hasi zen). Akta horiek kontsulta daitezke:

Itzagaondoko akta.

Urrotz-Hiriko akta.

Longidako akta.

Agoizko akta.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxe bakoitzean kontsultatzen ahalko da proposamena, eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Gobernu Irekiaren Atarian ere egonen da ikusgai (https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak?field_propuestas_titulo_value=abelbideak+sailkatzeko&field_tipo_propuesta_tid_1=All&field_legislatura_tid=All&field_departamento_gn_tid_entityreference_filter=All&field_propuesta_estado_tid=All&=Ezarri).

Iruñean, 2020ko maiatzaren 26an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2005263