13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO ERDIALDEKO KIROL, GIZARTE ETA KULTURA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste, bilkuraren akta onetsi behar bada ere:

Ikusirik Mankomunitateko buruak, Tafallako Udaleko lan-harremanetako graduduna lagun izanik, Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldirako egin duen plantilla organikoaren proiektua.

Ikusirik Mankomunitateko Gobernu Batzarrak, kontuen batzorde berezi gisa ari zela, 2019ko abenduaren 13an egin bilkura arruntean eman zuen irizpena.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Hasiera batean onestea Nafarroako Erdialdeko Kirol, Gizarte eta Kultura Zerbitzuen Mankomunitatearen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa eta langileen izenen zerrenda.

Bigarrena.–Plantilla organikoaren espedientea ikusgai edukitzea Tafallako Udalaren Herritarren Arretarako Bulegoko Idazkaritzan (Nafarroako plaza, 5), 15 egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aipatutako epeak amaitzen badira inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Mankomunitateko Kontabilitate eta Administrazio Zerbitzuei eta Tafallako Udaleko Langileria Departamentuari.

Tafallan, 2019ko abenduaren 18an.–Mankomunitateko burua, José Ignacio Moros Bailón.

Iragarkiaren kodea: L1916372