13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketaren behin betiko onespena, 2020. urterako

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2019ko azaroaren 7an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ur horniduraren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa, 2020ko.

Espedientea jendaurrean egon da 30 egun baliodunean, aurrez 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 11n, eta toki entitate honen iragarki-taulan paratuta. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeren 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lakuntzan, 2019ko abenduaren 27an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Sakanako Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek edateko uraren hornidura zerbitzua eta aurrekoarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Sakanako Mankomunitatea osatzen duten udal eta kontzejuen mugarte osoan aplikatuko da, baita Mankomunitateko kide ez izan arren, edateko ura jasotzen dutenetan ere.

Horren aplikazioa osoa edo partziala izan daiteke, betiere Mankomunitatean nola sartuta dagoen kontuan harturik eta benetan egiten diren nahiz egin daitezkeen zerbitzu emateen arabera.

IV. KAPITULUA

Zergapeko egintza

4. artikulua. Zergapeko egintza da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, ondoko hauek dira:

a) Edateko uraz hornitzeko zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

b) Saneamendu eta estolderia zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak.

c) Edateko uraz hornitzeko zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Hondakin uren egiazko edo balizko hustea eta, ondoren, haien arazketa. Tasa desberdina izan daiteke, kontsumitutako uraren erabileren eta xedearen arabera.

Oro har, balizko hustea dagoela kasu guztietan ulertuko da.

Arau orokorraren salbuespentzat eta, beraz, tasa honetatik libre, honako hauek hartuko dira:

–Halako kasuak, non Sakanako Mankomunitatearen txosten tekniko baten bitartez zehazten den ezinezkoa dela epe laburrean saneamendu sareak egitea.

–Ezkutuko ur-ihesen bat badela atzematen bada. Kasu horretan, ondotik ematen diren inguruabar guztiak bete beharko dira, eta horiek behar bezala frogatu beharko:

1. Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipoak hondatuta daudela.

2. Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ez ur-ihesaren ondoko jarduketan.

e) Edateko uraren hornidura eta hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota), baita kontratuen titulartasunen aldaketa ere.

f) Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak.

g) Behin-behineko horniduretarako izen emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

i) Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu edateko uraren hornidura sareetako harguneen lanak finantzatu ahal izateko, eta orobat kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

5. artikulua.

1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluko a), b), c), d), e) eta g) ataletan ezarritako tasetarako/prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluko f) atalean zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izanen da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluko h) atalean zehaztutako tasetarako/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, betiere, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Kontzeptu batengatik edo bestearengatik titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei eskatzen ahal zaie pertsona fisikoek zein juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

6. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zergapeko egintzetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluko a) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa kontagailuaren diametroaren arabera. Kuota horri Sakanako Mankomunitatearenak diren kontagailuak mantentzeko kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereizezina izanen da.

b) 4. artikuluko b) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa hornidurako kontagailuaren diametroaren arabera.

c) 4. artikuluaren c) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluaren d) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kontsumitutako metro kubikoen kopurua, bai edateko uraren sareko horniduratik bai ibai, putzu eta abarretako kontzesio pribatuetatik. Kontzesio pribatuei dagokienez, kontsumitutakoa emariarena bera dela hartuko da, kontrakoa nahikoa frogatu ezean.

Kontsumo zenbatetsien kasuan, zergadunak eska dezake aipatu kontsumoen gaineko zenbatespena egiteko, hain zuzen ere prozesuen galeren arabera eta ur-galera zenbatetsien portzentajearen arabera, betiere zifra horiek kontsumitutako uraren %25 baino handiagoak badira.

Kontzepu honengatik ez dute zerga ordaindu beharko propio ureztaketarako kontratatu diren kontsumoek.

e) 4. artikuluaren e) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren arabera, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada. Kontagailua ezarri behar ez bada, kuota finkoa kontratuaren titulartasuna aldatzeagatik.

f) 4. artikuluaren f) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: hargunea eskatzen bada banakako jarduketetarako: kuota finkoa hargunearen diametroaren arabera.

Hargunea eskatzen bada suteen kontrako kontsumoetarako: kuota hargunearen diametroaren arabera.

g) 4. artikuluaren g) atalean ezarritako zergapeko egintzarako, ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

h) 4. artikuluaren h) atalean ezarritako zergapeko egintzarako: egindako ikuskapenen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

7. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, ekitaldi bakoitzean Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak ezarriko ditu tasa/prezio publiko bakoitzaren zerga-oinarriari aplika dakizkiokeen tarifak, eta ordenantza honen I. eranskinean agertuko dira, haren parte direlarik.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

8. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

9. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

10. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sorrarazpena

11. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sorraraziko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

Zerbitzua lehen aldiz hartzen duten erabiltzaileentzat, tasa/prezio publikoek -horien barne izanik, hala bada, 6. artikuluan ezarritako neurgailuaren alokairua- hiruhileko natural horren lehenbiziko egunean izanen dute sorrarazpena; hortaz, ezin dira hiruhilekoa baino epe laburragoetan banatu.

2. 4. artikuluko c), d) eta g) ataletan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sorraraziko dira.

3. 4. artikuluko e) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluko f) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralari buruzko ordenantzarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sorraraziko dira.

5. 4. artikuluko h) atalean ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sorraraziko dira.

6. 4. artikuluko i) atalean aurreikusitako jarduerengatik kobratzen diren prezio publikoek sorrarazpena izanen dute haiek egiten diren unean berean.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

12. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak hurrengo arauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin ordainaraziko dira.

2. Aldiz, e) eta f) ataletan aurreikusitako tasak/prezio publikoak, sorrarazpenaren unean ordainaraziko dira.

3. Ordea, h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak, subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

4. i) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenazpenaren unean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

13. artikulua.

1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4. artikuluko h) eta i) ataletan ezarritakoak salbu.

2. 4. artikuluko a), b), c), d) eta g) ataletako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 12. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aitzina hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

3. 4. artikuluko e) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak sorrarazpenaren unean berean ordaindu beharko dira, salbu eta 15. artikuluko a) ataleko ordaintzeko modua aukeratu bada, orduan 30 egun balioduneko epean ordaindu beharko baitira.

4. 4. artikuluko f) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik hasita.

5. 4. artikuluko h) atalean aurreikusitako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

14. artikulua. Aurreko artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeak ezartzen dituen errekarguekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu-bideari ekinen zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

15. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat: horretarako gaitutako banku bulegoetan.

II. TITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

16. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean aurreikusitakoaz gain, Sakanako Mankomunitatearen uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

III. TITULUA

17. artikulua. Saneamenduko kanona Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hura garatzeko apirilaren 5eko 82/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduan arautua dago.

18. artikulua. Delako kanona 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorrarekin bat ezarri da eta haren zenbatekoa Nafarroako Aurrekontuei buruzko Foru Legean finkatua dago, aurrekontuen ekitaldi bakoitzerako.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan, barne izanik Uraren ziklo integralaren zerbitzukoak diren udaletako udal ordenantza guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denean sartuko da indarrean.

I. ERANSKINA

1.–Kuota, hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.a) artikuluan aurreikusiak.

–Kuota finkoak, hargunearen diametroaren arabera:

KONTAGAILUAREN KALIBREA
(mm-tan)

HIRUHILEKO KUOTA

13 mm arte

4,836 euro

15 mm

4,836 euro

20 mm

9,734 euro

25 mm

42,942 euro

30 mm

55,058 euro

40 mm

128,315 euro

50 mm

192,504 euro

65 mm

256,630 euro

80 mm

320,830 euro

100 mm

449,145 euro

Kontratazioak festetarako edo antzekoetarako egiten badira, tasa bakarra kobratuko da: 15,00 euro, ematen den ur harguneagatik. Aparteko erabilera hori ez da inoiz 15 egun baino gehiagotarako izanen.

Kontagailuak mantentzeko kuota:

Hona kontagailuak mantentzeagatik aplikatu beharreko tasa:

KONTAGAILUAREN DIAMETROA
(mm-tan)

HIRUHILEKO KUOTA

20 mm arte

2,496 euro

20 mm

3,130 euro

25 mm

4,316 euro

30 mm

4,774 euro

40 mm

6,188 euro

50 mm

12,636 euro

65 mm

12,698 euro

80 mm

13,416 euro

100 mm

15,090 euro

Suteetarako kuota finkoak: tasa bakarra kobratuko da: 20,103 euro/hiruhilekoa.

2.–Kuota, saneamendu zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta mantentze-lanengatik. 4.b) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA
(mm-tan)

HIRUHILEKO KUOTA

13 mm arte

4,514 euro

15 mm

4,514 euro

20 mm

5,886 euro

25 mm

20,665 euro

30 mm

29,359 euro

40 mm

59,051 euro

50 mm

88,577 euro

65 mm

118,092 euro

80 mm

147,628 euro

100 mm

206,679 euro

3.–Kontsumoa. 4.c) artikuluan aurreikusiak.

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

1.1. tarifa. (62):

Etxeko erabilera etxebizitzetan eta merkataritza jarduerarik ez duten etxabeetan, tarte hauen arabera:

–1. tartea: lehenbiziko 45 m³/hiruhilekoa; tarifa, 0,426 euro/m³.

–2. tartea: 46 m³/hiruhileko-tik 99 m³ arte: 0,614 euro/m³.

–3. tartea: 100 m³/hiruhileko-tik goiti, 1,758 euro/m³.

1.2. tarifa. (65):

Kontagailuak desglosatu ezin diren ondasun komunitateetan: 0,52 euro/ m³.

2. tarifa. (63):

Industriako eta merkataritzako erabilerak. Tarifa honetan industria, merkataritza, bulegoak eta langelak, ostalaritza, gastronomia elkarteak eta ikastetxeak sartzen dira. Halaber, erabilera kolektiboko kirol instalazio pribatuak, salbu eta ureztatzea eta igerilekuak: 0,614 euro/m³.

3. tarifa. (64):

Finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera, igerilekuak barne: 1,758 euro/m³.

4.1. tarifa. (69):

Udal eta kontzejuek erabilera publikoko haien kirol instalazioetan eta ikastetxe publikoetan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,343 euro/m³.

4.2. tarifa. (70):

Udal eta kontzejuek iturri publikoetan, ureztaketetan eta apaindura publikoan erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,302 euro/m³.

4.3. tarifa. (71):

Udal eta kontzejuek udaletxean, erabilera publikoko etxabeetan eta biltegietan, partikularrei edo beste erakundeei errentan hartu gabekoetan, erabiltzeko kontratatutako hornidura: 0,343 euro/m³.

5. tarifa. (72):

Aldi baterako hornidurak. Obretarako hornidurak eta aldi baterako kontratatzen diren beste hornidurak: 0,863 euro/m³.

6. tarifa. (73):

Goi hornidura, Mankomunitatekoak ez diren entitate edo kontsumitzaileei: 0,354 euro/m³.

7. tarifa. (74):

Zisterna-kamioien hornidura: 1,747 euro/m³.

8. tarifa.

Kontzeptu honi dagokionez abonatuaren erreklamazioari kasu eginen zaio, baldin eta uraren kontsumoa 100 m³-koa edo hortik gorakoa bada. Mankomunitateko langileek ezkutuko ur-ihesa egiaztatu ondotik zenbatetsiko da ordaindu beharreko tarifa, azken hiru urteetan hiruhileko berean izandako kontsumoak kontuan hartuta. Tarifa hori ez da inolaz ere 100 m³-tik beherakoa izanen; hortik gorakoa bada, zenbatetsi eginen da.

Kontsumoa. 4.d) artikuluan aurreikusiak (egun ez da aplikatzen).

Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa (egun ez da aplikatzen).

4.–Hargune zerbitzuaren kontratazioa (75). 4.e) artikuluan aurreikusiak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA
(mm-tan)

ZENBATEKOA

25 mm arte

110,084 euro

30-80 mm

494,926 euro

100-250 mm

3.087,178 euro

5.–Hargune eskubideak. (76) 4.f) artikuluan aurreikusiak.

Hornidurako harguneen eskubideak, suteei aurre egiteko. Hargunearen diametroaren arabera zehaztutako tarifak.

KONTAGAILUAREN KALIBREA
(mm-tan)

ZENBATEKOA

80 mm arte

349,128 euro

100 mm

634,046 euro

150 mm

994,906 euro

Hornidurako hargunearen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta hornidura zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZAK E.A.O.

ETXEBIZITZAK P.T.E.

ETXEBIZITZAK B.P.E.

ETXEBIZITZAK LIBREAK

INDUSTRIAK,
SALTOKIAK ETA
IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA
PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

1”

101,89

113,19

124,51

219,78

219,78

67,91

67,91

633,89

1 ¼”

146,12

162,35

180,40

315,26

315,26

97,42

97,42

909,19

1 ½”

378,50

420,54

467,26

816,58

816,58

252,31

252,31

2.355,02

2”

673,42

748,26

831,39

1.452,91

1.452,91

448,96

448,96

4.190,21

2 ½”

965,81

1.192,35

2.083,73

2.083,73

2.083,73

643,87

643,87

6.009,47

3”

1.256,15

1.395,73

1.550,80

2.710,23

2.710,23

837,44

837,44

7.816,09

4”

1.845,21

2.050,22

2.278,02

3.981,13

3.981,13

1.230,13

1.230,13

11.481,28

Saneamenduko harguneen eskubideak, banan-banako jarduketetan. Hargunearen diametroa eta saneamendua zertan erabiltzen den, horien arabera zehaztu dira tarifak.

ETXEBIZITZAK E.A.O.

ETXEBIZITZAK P.T.E.

ETXEBIZITZAK B.P.E.

ETXEBIZITZAK LIBREAK

INDUSTRIAK,
SALTOKIAK ETA
IGERILEKU PRIBATUAK

UDALAK UDAL INSTALAZIOAK

ERABILERA
PUBLIKOKO UREZTATZE PRIBATUAK

UREZTATZE PRIBATUAK

160 mm

101,89

113,19

125,76

219,78

219,78

67,91

67,91

633,89

200 mm

146,12

162,35

180,40

315,26

315,26

97,42

97,42

909,19

250 mm

205,76

228,63

254,03

443,95

443,95

137,18

137,18

1.280,36

6.–Aldi baterako hornidurak. 4.g) artikuluan aurreikusiak.

Tarifa hauetako 3. eta 4. puntuetan zehaztutakoari jarraikiko zaio.

7.–Ikuskapena. 4.h) artikuluan aurreikusiak.

Ikuskapen bakoitzeko: 59,13 euro.

Ikuskatze edo egiaztapen lanak kanpoko enpresak egiten badu: enpresak legindako lanagatik kobratzen duena.

8.–Mankomunitatearen baimenik gabe hornidura eten edo kanalizazioak hausten direnean egin beharreko jarduketen eta konponketen prezio publikoak. 8.1. Lanak egitearen kostua.

8.1.1.–Langileen kostua.

Mankomunitateko enplegatuen lan ordutegi arrunta honakoa da: 07:15-14:45.

Mankomunitateko enplegatuen orduen kostua honakoa da:

KOSTUA/ORDUA

Bulego Teknikoko buruaren ordua

35,66 euro

Teknikariaren ordua

28,68 euro

Arduradunaren ordua

37,58 euro

Taldeburuaren ordua

28,80 euro

1. mailako ofizialaren ordua

25,67 euro

Peoi espezialistaren ordua

18,76 euro

Konponketak lan ordutegi ohikotik kanpo egiten direnean, orduaren kostua bider ondoko koefizienteak eginen da:

KOEFIZIENTEA

Laneguneko aparteko ordua

1,75

Gaueko aparteko ordua

2,00

Jaieguneko aparteko ordua (larunbatak, igandeak eta jaieg.)

2,25

8.1.2.–Kilometrajea.

–Kilometroko 0,30 euro ordainduko da.

–Une horretan guardian den langilearen etxetik Mankomunitateak Arbizun duen biltegirainoko distantzia kobratzen da.

8.1.3.–Fakturatu beharreko orduak.

Matxuraren berri izan eta kanalizazioa abian erabat jarri arte behar izan diren orduak fakturatuko dira. Ondokoak sartuko dira:

–Konponketa aurreko mozketak eta hustuketak egiteko behar den denbora. Konponketa egiteko erabili den denbora.

–Kanalizazio proba eta abian jartzea.

Lan ordutegi ohikotik kanpo, 3 ordu fakturatuko dira gutxienez, lan osoa denbora laburragoan egin bada ere.

8.2.–Erabilitako materialen kostua.

Konponketan erabilitako materialak fakturatuko dira Mankomunitateak hornitzaileei ordaindutako prezioan, gehi %10 kudeaketa eta biltegiratze gastuengatik. 8.3. Mankomunitateak errentan hartu makineria eta langileen kostua.

Mankomunitateak berea ez duen makineria (atzerako hondeamakinak, kamioiak, hormigoi makinak, etab.) errentan hartu edo langile kualifikatuak (igeltseroak, iturginak, pala gidariak, kamioilariak, etab.) zerbitzua egiteko deitu behar baditu, gastu horiek fakturatuko dira Mankomunitateak enpresa errentatzaileari ordaindutako zenbatekoaren arabera, gehi %10 aipatu ekipo edo pertsonak bilatu eta kontratatzeko gastuengatik.

8.4.–Ordainketak, ekipoak eskura edukitzeagatik eta zerbitzuari kalte egiteagatik.

8.4.1.–Ekipoak eskura edukitzea.

Zenbateko finko bat, 408,66 eurokoa, ordainduko da, lana berehala egin behar denez ezinezkoa delako hura programatzea, eta horrek dakar ekipoei edozein unetan neurriak eman behar izatea, gorabeherei berehala erantzuteko.

8.4.2.–Zerbitzuari eragindako kalteak edo hondamenak.

Mankomunitateko zerbitzu teknikoek hondaketa sailkatuko dute, sortutako kaltearen tamainaren eta larritasunaren arabera (uraren galera, konpontzeko zailtasuna, ukitutako erabiltzaileak etab.):

GORABEHERA

ZENBATEKOA
(eurotan)

Ø 100 mm arte

Arina

176,27 euro

Larria

470,07 euro

Ø 200 mm arte

Arina

352,06 euro

Larria

705,10 euro

Ø 300 mm arte

Arina

528,81 euro

Larria

1.057,65 euro

Ø 400 mm arte

Arina

797,40 euro

Larria

1.594,75 euro

400 mm-tik goiti

Arina

4.406,46 euro

Larria

8.812,94 euro

9.–Mankomunitateak egiten dituen zerbitzuengatik bere udalei kobratu beharreko prezio publikoak.

9.1.–Lanak egitearen kostua.

9.1.1.–Langileen kostua.

8.1.1 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan.

9.1.2.–Kilometrajea.

8.1.2 atalean zehaztu den prezio berean fakturatuko dira, eta baldintza beretan. 9.1.3. Fakturatu beharreko orduak.

Lana egiten erabilitako egiazko orduak fakturatuko dira, gehi ordu bat langile bakoitzeko, banaz bertzeko joan-etorriagatik Mankomunitatearen biltegitik.

Lana denbora laburragoan eginagatik ere, gutxienez ere hau fakturatuko da:

–Ohiko lanorduetan: ordu 1.

–Aparteko lanorduetan: 3 ordu.

Lanak osorik kobratuko dira arazoa ez konponduagatik ere (batez ere garbitzeko makinarekin edo ur-ihesak bilatzeko ekipoekin arituz gero).

–Garbitzeko makinaren kasuan, haren indarrez ezin bada buxadura libratu, Udalaren kontura izanen da garbitzeko baliabide azkarragoak kontratatzea.

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen kasuan, ur-ihesa nondik heldu den zehazterik lortzen ez bada, Udal bakoitzaren eskumena izanen da bestelako aukerak bilatzea. 9.2. Mankomunitatearen makineria eta ekipoak.

–Finkoa, irteeragatik: 50,15 euro.

–Garbitzeko makinaren lanagatik, orduko: 83,57 euro (prezioaren barnean sartzen da hura erabiltzeko behar diren langileen joan-etorria).

–Ur-ihesak bilatzeko ekipoen lanagatik, orduko: 21,88 euro (langileena kanpo).

Egin beharreko bestelako lanak: erabilitako makineria edo ekipoen arabera fakturatuko dira.

9.3.–Mankomunitateak lana egiteko materialak eta makineria edo ekipoak errentan hartzea.

Lana egiteko Mankomunitateak ekarri behar dituen materialak 8.2 atalean esan diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Lana egiteko Mankomunitateak errentan hartu behar dituen makineria edo ekipoak 8.3 atalean esan diren baldintza beretan fakturatuko dira.

Iragarkiaren kodea: L1916778