13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko aldaketa kreditu bereziaren bidez.
Behin betiko onespena

Batzar Orokorrak 2019ko azaroaren 21ean egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zen kreditu bereziaren espedientea, berrogeita hamazazpi mila eurokoa, uztailaren 8ko uholdeek eragindako kalteen ondoriozko hondakinen bilketa berezia egiteko kontratatu lanen kostuei aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondoren 2019ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da, martxoaren 10eko Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da aurrekontu-aldaketa, behin betiko onetsia, kapituluka laburtua, orok jakin dezan.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 57.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 57.000 euro.

Tafallan, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2000268