13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 423. lurzatiaren (Iturrondo plaza) eta 769. lurzatiaren erabilera aldatzeko eta, hala badagokio, Osasun Departamentuari lagatzeko. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea Atarrabiako (Nafarroa) 1. poligonoko 423. eta 761. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, zeina espedientean eranskin gisa baitago eta erabaki honen atala baita.

2. Hasiera batez onestea Atarrabiako (Nafarroa) 1. poligonoko 769. eta 761. lurzatien hiri-jarduketarako plan berezia, zeina espedientean eranskin gisa baitago eta erabaki honen atala baita.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean egonen dira hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter ditzaten eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Atarrabian, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1916683