13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROMANTZATUA

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak 2020rako

Erromantzatuko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen 2020rako udal zergen karga-tasak, indizeak eta ehunekoak onestea, hemen datozen bezala:

–Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hiri-lurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,25 izanen da, hiri-lurren balorazio txosten berriaren ondorioz ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

Landa-lurreko ondasunetarako ezartzen den urteko karga-tasa %0,50 izanen da, ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergentzat eraikuntza, instalazio eta obrak gauzatzeko aurrekontuaren karga-tasa %4 izanen da.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: epigrafeko tarifa %10eko igoerarekin.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

Lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, Toki Ogasunei buruzko legedian ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.

Finkatutako karga-eskala legezko gutxienekoa izanen da, hots, %8.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki-taulan argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Epe hori igaro eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, zerga-tasak behin betiko onetsitzat joko dira.

Erromantzatuan, 2019ko abenduaren 26an.–Alkatea, Aitor Sola Ochotea.

Iragarkiaren kodea: L1916676