13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2019ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Garesko mugartean ibilgailuen zirkulazioa arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa, eta behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2019ko abenduaren 20an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1916667