13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Hiri-jarduketarako plan berezia. Hasierako onespena

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarraian zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Sustatzailea: Jesús Valencia Ardaiz. Xedea: aprobetxamendua handitzea. Tokia: Jatsuko Frantzisko karrika, 12. 1. poligonoko 634. lurzatia.

Garesen, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1916624