13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Laburpena: dirulaguntzetarako deialdia, banakako ebaluazio-araubidean, gizarte-larrialdian diren pertsonei eta familiei zuzeneko diru-prestazioak emateko 2020an

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 490734.

Xedea: Gizarte-zerbitzuen arloan dirulaguntzak emateko prozesua arautzea, diru-prestazioak zuzenean emateko gizarte-larrialdian edo premian egon eta deialdi honetako B.3) eta D ataletan ezarritako baldintzak eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona edota familiei.

“Zuzeneko diru-prestazioak” izena dute laguntza hauek. Unean unekoak dira, ez aldizkakoak, subsidiarioak eta osagarriak, eta oinarrizko beharrak asetzea dute xede.

Iruñean, 2019ko abenduaren 27an.–María Caballero Martínez, zinegotzi ordezkaria.

Iragarkiaren kodea: L2000192