13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2019ko abenduaren 24an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokor eta bakarraren espedientea.

Horrenbestez, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan emanen da argitara, eta jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita, herritarrek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 202. artikuluan eta lege hori garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 18. artikuluan xedaturik dagoena.

Epe hori iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontua behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, azter dezaten.

Oloritzen, 2019ko abenduaren 24an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1916669