13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NABASKOZE

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Nabaskozeko Udalak, 2019ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020. urteko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin bat. Inork alegaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da.

Nabaskozen, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Cruz Moriones Uriz.

Iragarkiaren kodea: L1916618