13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Ordenantza fiskaletako aldaketak. Behin betiko onespena

Udalak, 2019ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen direlako ordainarazpen horiek arautzen dituen agiria, eta horiekin batera ondoriozko testu bategina ere; hori guztia iragarki batean argitaratu zen 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6an.

2019ko abenduaren 20an bukatu zen jendaurreko aldia, eta inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; beraz, egun horretan behin betiko onetsitzat gelditu dira aipatutako ordainarazpenak arautzen dituzten arauak.

Lodosan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

ORDENANTZA FISKALETAN EGIN BEHARREKO ALDAKETAK

Azken aldaketa 2018ko urriaren 4ko osoko bilkuran onetsi zen (2019ko 1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 2koan), indarra hartzeko 2020ko urtarrilaren 1ean.

1. zenbakia.–Ordenantza fiskal orokorra

Aldaketarik ez da.

2. zenbakia.–Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

1. atalean, Eskabideak eta agiriak, d) Arau Subsidiarioei buruzko dokumentazioa, prezio hauek aldatu dira (adierazitakoak gehi BEZa): testu bateginaren dokumentu osoa, 150,00 euro.

2. atalean, Ziurtagiriak, konpultsak eta txostenak: f) hirigintzako aholkularitzako prezio hauek aldatu dira (adierazitakoak, gehi BEZa): obra txikiei buruzko txostena, 80,00 euro; joan-etorria Lodosara, 60,00 euro; eta aholkularitza edo ikuskatzailetzako ordu baten prezioa, 45,00 euro.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

3. zenbakia.–Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza

Tarifen eranskinean, atal hauek aldatu dira, ez besterik:

1.1. Mahaiak, aulkiak eta mahaitxoak: 50,00 euro izanen da aipatzen den urte osoko kuota bakarra.

1.2. Merkatu txikiak: metro koadro edo zatiki bakoitzeko, egunean 2,00 euro ordainduko dira. Urteko erreserba 92,00 eurokoa izanen da, metro koadro edo zatiki bakoitzeko.

1.4. Beste aprobetxamendu batzuk: aldaketa bakarra egiten da: okupazio iraunkorreko kioskoetan (gehienez ere lau metro koadroko azalera), prentsa edo liburuak saltzeko, urtean 72,00 euro ordainduko dira aurrerantzean; metro edo zatiki gehiago badira, urtean 36,00 euro bakoitzeko.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

4. zenbakia.–Udalaren kirol eta kultur eraikin eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Aldaketarik ez da.

5. zenbakia.–Udalaren hilerrian horma-hilobiak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza

Bosgarren artikuluan ezarritako tarifa, hemendik aitzina, 530,00 eurokoa izanen da hilotzerako horma-hilobirako, eta 335,00 eurokoa, berriz, errautsetarako horma-hilobirako.

Ordenantza honetan ez da beste aldaketarik.

7. zenbakia.–Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza

Aldaketarik ez da.

OHARRAK:

1997ko 37. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, martxoaren 26an, ordenantza hauek: Ordenantza fiskal orokorra, Udal agiriak eta espedienteak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituena, Udalaren kirol eta kultur eraikin eta instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena, Udalaren hilerrian horma-hilobiak erabiltzeko tasa arautzen duena eta Udalaren hiltegia erabiltzeko tasa arautzen duena. Horien aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizial hauetan argitaratu ziren: 1998ko 33.a, martxoaren 18koa; 1998ko 156.a, abenduaren 30ekoa; 2000ko 36.a, martxoaren 22koa; eta 2014ko 231.a, azaroaren 25ekoa.

Herriko jabari publikoan zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren ordenantza argitaratu zen 2010eko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 11n, eta horren aldaketa, 2013ko 112. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 13an.

Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko ordenantza, aldiz, 2011ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 4an.

Halaber, ordenantza fiskalen tarifen zenbait aldaketa argitaratu dira; horietako azkena, indarrean dagoena, 2008ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an.

Aldaketa guztiak testu bateginean sartu dira eta Udalaren web-orrian kontsultatzen ahal dira (www.lodosa.es).

Iragarkiaren kodea: L1916622