13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

Epatzea 374/2019 prozedura arruntean, Myrian Paola Zudaire Ganuza andrearen eskariz abiarazia Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 26ko 1226E/2019 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez gora jotzeko errekurtso bat ezetsi zen, erizain lanpostuak betetzeko deialdiko lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka jarritakoa. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiaren ofizio bidez, agindu da administrazio espedientea bidal dadila Epaitegira, eta interesdunak epatzea 374/2019 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Myrian Paola Zudaire Ganuza andrearen eskariz abiarazi zen prozedura hori, erizain lanpostuak betetzeko deialdiko lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka. Deialdi hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 8ko 1765E/2017 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie iragarki honen bidez, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian agertzeko aukera izan dezaten, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2000289