13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Larragoako Udalak, 2019ko uztailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Larragoan, 2019ko abenduaren 23an.–Alkatea, Tomás Andueza Riezu.

ALDAKETA, EUSKARAREN ERABILERA ETA SUSTAPENA ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAN

17. artikulua. Larragoako Udala arduratuko da Udalerriko toponimia zaintzeaz eta haren gaineko informazioa zabaltzeaz. Toponimoak lehenetsiko dira kaleak, plazak, eraikinak eta udalerriko gainontzeko elementuak izendatzeko, eta hizkuntza bakoitzaren grafia erabiliko da.

Nolanahi ere, lehentasuna izanen dute gainerako izenen aurretik euskarazko jatorrizko eta tradiziozko izenek, Euskaltzaindiaren irizpideen arabera.

Iragarkiaren kodea: L1916613