13. ALDIZKARIA - 2020ko urtarrilaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Eulateko Udalaren 2020ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, ezarritako jendaurreko epea iragandakoan.

Eulaten, 2019ko abenduaren 13an.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1916674