128. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA. Nafarroako Parlamentuak hartutako Erabakia, 5/2020 Foru Lege-dekretua baliozkotzekoa.

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, 2020ko ekainaren 4an egindako bileran, baliozkotu zuen 5/2020 Foru Lege-dekretua, maiatzaren 20koa, premiazko neurriak onesten dituena koronabirusaren (COVID-19) osasun krisiak eragindako inpaktuari aurre egiteko. Foru Lege-dekretua 2020ko maiatzaren 25eko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta 2020ko maiatzaren 25eko 58. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.6. artikuluan ezarritakoa betez, erabaki hau argitara dadin agintzen dut.

Iruñean, 2020ko ekainaren 4an.–Lehendakaria: Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: F2005889