127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 31ko 1265/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 118. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, ekainaren 20koan), deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaile-interprete lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 9ko 709/2020 Ebazpenaren bidez, eta izangaiak aipatu deialdiko baldintzak betetzen zituela egiaztatu ondoren, Irati Marañón Quintana andrea izendatu zen.

Irati Marañón Quintana andreari euskara itzultzaile-interprete lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zitzaion, hori eskatzeko epearen barruan eta lanpostuaren jabetza hartu zuen egun beretik, data horretan administrazio publiko bereko beste lanpostu finko batean ari baitzen.

Deialdiaren 9.4 oinarriak ezartzen du ezen administrazio publiko berean beste lanpostu bat lortzen duten funtzionarioek, maila berean nahiz beste batean, bat aukeratu beharko dutela eta bestean borondatezko eszedentzia eskatzen ahalko dutela; kasuko lanpostu hutsa deialdiaren 8.4 apartatuan xedatzen den moduan beteko da.

Lehen adierazitako guztia kontuan harturik, bidezko da izendapen proposamena egitea Ainhoa Ballesteros García de Jalón andrearen alde, oposizioa gainditu dutenen zerrendan bera baita lehen proposatutako izangaiaren hurrengoa.

Deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoa betez, Ainhoa Ballesteros García de Jalón andreak 30 egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2020ko ekainaren 1ean.–Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuko zuzendaria, María Pilar Goñi Muro.

Iragarkiaren kodea: F2005257