127. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

151/2020 EBAZPENA, maiatzaren 25ekoa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena 2020-2021 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola-egutegia prestatzeko.

Ikusirik Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariaren txostena, 2020-2021 ikasturtean Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzei dagokien eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak onestearen aldekoa.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Jarraibideak onestea Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzek 2020-2021 ikasturtean izanen duten eskola-egutegia prestatzeko. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Langileriaren Araubide Juridikoaren Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2020ko maiatzaren 25ean.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.

ERANSKINA

Jarraibideak, Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialean emanen diren hizkuntza irakaskuntzek 2020-2021 ikasturtean izanen duten eskola-egutegia prestatzeko

1.–Egutegia.

Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetako eta Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialeko eskola-egutegiak baldintza hauek bete beharko ditu:

1. 2020-2021 ikasturtea 2020ko irailaren 1ean hasiko da, eta ez da 2021eko ekainaren 30a baino lehen bukatuko.

2. a) Ikastaro presentzialetako eta “That’s English” urrutiko ikastaroko eskolak ez dira 2020ko irailaren 23a baino lehen hasiko, eta beranduenez 2021eko maiatzaren 20an bukatuko dira.

b) Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan azterketak, programazio lanak, departamentuko bilerak, klaustroak eta ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten bestelako jarduerak eginen dira.

c) Eskolak bukatzen direnetik ekainaren 30era arte, azterketak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, departamentu didaktikoen memoriak, amaierako memoria eta beharrezko diren administrazio egintza guztiak eginen dira.

3. a) Egutegiak bermatu beharko du talde bakoitzak 130 ordu izanen dituela gutxienez.

2020-2021 ikasturteari dagozkion jarraibideetan ezarritakoarekin bat, eskolek erabakiko dute zenbat ostiraletan emanen den zuzeneko irakaskuntza, behar adina eskola-ordu izan ditzan ikastaro presentzialetako talde bakoitzak, eta egutegian adieraziko ditu. Zuzeneko eskola-saiorik gabeko gainerako ostiraletan, eskola-egunak izanez gero, irakasleak nahitaez joan beharko dira ikastetxera, eta zeregin hauetan arituko dira: koordinazio lanak, ziurtapen probak prestatzea, programazioak eta zehaztapenak berrikustea, prestakuntza eta kurtsoaren garapenarekin zerikusia duten gainerako jarduerak.

b) Ezinezkoa izanen da eskolaldia etetea azterketa edo ebaluazio aldiak ezartzeko, ez eta klaustroak egiteko ere.

c) Ikasleren batek edo denek eskolaren batera huts egiteak ez du galaraziko ikastetxeak programaturiko ordutegi ofizialen araberako eskolak eskaintzen segitzea.

4. a) Honako egun hauek jaiegun izanen dira, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, abenduaren 3a, abenduaren 7a, abenduaren 8a eta herriko zaindariaren jaieguna. Herriko zaindariaren jaieguna eskolarik gabeko eguna ez den batean egokitzen bada, horren ordez beste egun bat jarriko da.

b) Gainera, martxoaren 19a jaieguntzat hartuko da, printzipioz, 2021eko jaiegunen egutegi ofiziala onetsi bitarte. Egun hori, azkenean, laneguna bada, ikastetxeek eskola-egutegia egokituko dute, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat. Zerbitzu horrek, halaber, beharrezko jarraibideak emanen ditu erabakitzen bada beste jaiegunen bat ezartzea eta, horrenbestez, eskola-egutegia aldatzea.

c) Eskola gabeko laneguntzat joko dira ikastetxeak bere egutegian markatuko dituen hiru egun.

d) Eguberrietako oporrak abenduaren 23an hasiko dira, eta urtarrilaren 11n bukatuko, biak barne.

e) Aste Santuko oporrak apirilaren 1etik 11ra arte izanen dira, biak barne.

f) Ezin izanen dira inolaz ere Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak luzatu.

g) Otsailaren 26a, martxoaren 26a eta apirilaren 23a trebatzeko eta estandarizatzeko erabiliko dira Iruñeko eta Tuterako hizkuntza eskola ofizialetan. Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofizialak bere egutegian markatuko ditu trebatzeko eta estandarizatzeko erabiliko dituen egunak.

5. Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, onets ditzan.

2.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Zuzendariek, Eskola Kontseiluari entzun ondoren, egutegi eta ordutegi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, “EDUCA” kudeaketa programaren bidez. Horretarako azkeneko eguna 2020ko ekainaren 17a izanen da.

Gainera, epe berean, kopia sinatu et zigilatu bat igorriko diote ikastetxeko ikuskatzaileari.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2020ko ekainaren 26rako inolako jakinarazpenik jasotzen ez duten ikastetxeen egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egokia ikusten badu, EDUCAz beste bide bat erabiliko da jakinarazpen hori egiteko.

3. Ikastetxeren batek bere egutegi proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

4. Egutegiak onetsi ondoren, nahitaez bete beharko dituzte ikastetxe guztiek. Egutegia betearaztea ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna da, eta egutegien aplikazioa gainbegiratzea eta kontrolatzea, berriz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuarena.

5. Ikastetxe bakoitzaren eskola-egutegia ikastetxeko iragarki-taulan ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimen idatzia ematen.

6. 2020-2021 ikasturteko eskola-egutegia.

Deskargatu eranskineko eskola-egutegia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2005233