126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 1/2020 espedientea.

2020ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onesten da eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori dena, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

GASTUAK:

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 6.862,62 euro.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 350.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 356.862,62 euro.

DIRU-SARRERAK:

Finantzaketa:

7. kapitulua.–Zenbatekoa: 150.000,00 euro.

8. kapitulua.–Zenbatekoa: 206.862,62 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 356.862,62 euro.

Villatuertan, 2020ko maiatzaren 18an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2005520