126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

2020ko lan egutegia

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30.7 artikuluak ahalmena ematen die autonomia erkidegoei toki entitateen egun baliogabeen egutegia zehazteko, epeen zenbaketarako, bakoitzak bere lurraldean.

Ikusirik Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 10eko 177/2019 Ebazpena (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa), zeinaren bidez ezarri baitzen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala.

Ikusirik 250/2019 Ebazpena, azaroaren 22koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana (2019ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abenduaren 5ekoa), zeinaren bidez zehazten baitira ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunak, Nafarroako Foru Komunitatearen esparrurako.

Ikusirik udal honetako langileek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarrean dagoen legediak emandako eskumenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ezartzea honako egun hauek jaiegun izanen direla eta haietan itxita egonen direla udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 5a: Mirarietako Andre Maria.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 16tik 20ra: herriko jaiak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Era berean, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Alesbesko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera.

2. Artikulu honetako aurreko ataletan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuaren beharrak direla eta, lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

3. Enplegatuek 11 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izanen da urte guztian erabiltzeko, zerbitzuaren beharren arabera.

4. Irailaren 15ean eta abenduaren 24 eta 31n, lan-ordutegia 08:00etatik 12:00etara izanen da.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Tokiko Gobernu Batzarrari eta Udalbatzaren osoko bilkurari, organo kolegiatu horrek egiten duen hurrengo bileran.

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza edo erabakia eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Alesbesen, 2020ko maiatzaren 25ean.–Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L2005394