126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2020ko ekainaren 3an hartua, 1997an finantza-erakundeekin izenpetutako lankidetza-hitzarmenen babesean etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako ematen diren mailegu kualifikatuei aplikatu beharreko interes tasa efektiboa finkatzen duena.

Ekainaren 23ko 167/1997 Foru Dekretuaren bitartez, 1997. urtean finantza-erakundeekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen babesean etxebizitza arloko jarduketa babesgarrietarako ematen diren mailegu kualifikatuen baldintzak arautu ziren. Foru dekretu horren 2. artikuluak ezarri zuen mailegu horien urteko interes tasa efektiboa (UTE) urtean behin berrikusiko dela 1998ko uztailaren 1etik aurrera, uztailaren 1eko indarraldiarekin, maileguak amortizatu arte. Berrikuspen hori Nafarroako Gobernuak eginen du, aipatu foru dekretuan aurreikusitako formula aplikatuz.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKITZEN DU:

1. 1997an finantza-entitateekin sinatutako lankidetza-hitzarmenen babesean etxebizitza arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko ematen diren mailegu kualifikatuen urteko interes tasa efektibo subsidiatu gabea ezartzea: %1,142, hain zuzen. Finantza-entitateek ezin izanen dute, inola ere, urteko tasa efektibo altuagorik aplikatu, zein den ere ordainketetarako benetan aplikatzen diren epemugen aldizkakotasuna.

2. Aipatutako interes tasa efektibo berria mailegu biziaren kualifikazioa dutenei aplikatuko zaie eta 2020ko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Interes tasa efektibo berritua txikiagoa bada mailegu-hartzaileari dagokion interes tasa subsidiatua baino, bi interes tasa efektibo horietako lehena aplikatuko da bakar-bakarrik.

4. Erabaki hau finantza-entitate interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta interesdunek haren aurka errekurtso hauetako bat jar dezaketela, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasiko dira zenbatzen epeak.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Etxebizitza Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko ekainaren 3an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2005514