126. ALDIZKARIA - 2020ko ekainaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Xehetasun-azterketa, Ostizko iparraldeko OS-1.1 exekuzio unitatearena. Hasierako onespena

Odietako Alkatetzak 2020ko maiatzaren 27an eman 22/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen honako espediente hau: “Xehetasun-azterketa, Odietako Udal Plan Orokorreko lurzoru urbanizagarriko Ostizko OS-1.1 sektorea (iparraldea) exekuzio unitatearena (Ostizko 9. poligonoko 186, 67, 68, 176, 187, 247, 250, 40, 41, 249, 188 eta 189. lurzatiak)”. Alcanza Outsourcing SL entitateak eskatuta izapidatu da.

Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 142., 143., 72. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Aurrekoa deusetan galarazi gabe, Alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 462/2020 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatu beharrez, jendaurreko epe hori ez da hasiko alarma-egoera deklaratzen duen errege dekretu horrek indarra galtzen duen arte edo, kasua bada, haren luzapenek, edo Estatuko legediak epeak berrabiarazteko agintzen duen arte.

Erripan (Odieta), 2020ko maiatzaren 27an.–Alkatea, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2005262